Marra gorria (I)
Rudyard Kiplingen “Tommy” (1890) poeman Britainiar Inperioaren alde borrokan ari den soldadu batek bera bezalakoek etxean jasotzen duten tratu eskasa salatzen du. Gudu-zelaira bidaltzen dituztenean soilik direla goretsiak azaltzen du soldaduak baina, bere ustez, ez dira ez “thin red line ‘eroes” (marra gorri fineko heroiak), ezta astakirten batzuk ere, pertsona arruntak baizik. Britainiar uharteetako ingelesean aurkariaren erasoari adore handiz eusten dion sakabanatutako armada unitatea izendatzen du “marra gorri fina” esapideak. Krimeako gerran, Balaklavako batailan, Britainiar Inperioaren izenean borrokan ziharduen Eskoziako jaka gorridun erregimentuak egindako defentsa-lana du sorburu.
Bestelako adiera hartu zuen esapideak 1928an, Britainia Handiko, AEBetako eta Frantziako petrolio konpania handienek “Marra Gorriaren Hitzarmena” sinatu zutenean, zeinaren arabera Otomandar Inperioaren parte izandako petrolio baliabideak beren artean banatu zituzten. Kontatzen dutenez, hitzarmenaren sinatzaileetako batek ere ez zekien inperioaren lurraldeak non amaitzen ziren. Orduan, bileretako batean Calouste Gulbenkian enpresari armeniarrak mapa batean arkatz gorri batekin marraztu zituen mugak.
Hamarkada batzuk geroago, Israelgo Atzerri ministro Yigal Allonek Washingtonek Ekialde Hurbilean ezarritako marra gorria zuen hizpide.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
