...eta nik txoria nuen maite
Andrea Arnold-en lan berriak Baileyren istorioa azalduko du, 12 urteko neskato bat: familia giro anarkiko, kaotiko eta nahiko beldurgarri batean bizi da. Indarkeriarekin eta abandonu emozionalarekin borrokan ari den bitartean, Bird (Hegaztia) izeneko gazte enigmatiko bat ezagutuko du. Bailey eta Bird misteriotsuaren arteko harremanak mistizismo eta transzendentzia geruza bat gehituko dio narrazioari.
Fim hau Britainia Handiko errealismo sozialeko zinemaren adibide tipikoa da -protagonista ingurune erabat desegituratu eta kaotikoan murgilduta dago-, baina Arnoldek oso geruza interesgarriak gehitzen ditu, eta horiek obra ezberdin batean bihurtzen dute.
Cannesko zinema jaialditik eta Donostiako Zinemaldiako Perlak sailetik igaro ostean, gaur iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.
ANDREA ARNOLD
Zuzendari britainiarra bereziki ezaguna egin da ikuspegi sozial errealistak eta narrazio emozional sakonak uztartzen dituzten lanengatik; sarritan aztertzen ditu klase sozial baxuko bizitzak, isolamendua eta emakumeen ahalduntzea bezalako gaiak.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
