Ikasgeletan telefonoa debekatzeko milaka sinadura bildu dituzte
Altxa Burua elkarteko kideak Gasteizko Legebiltzarrean izan ziren atzo, Lakuako Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru izendatzeko eskatzeko. Talde honen ustetan, «isilpeko krisialdia» gertatzen ari da gai honen inguruan eta ez zaio behar den arretarik eskaintzen.
Gipuzkoan sortu zen 2021ean Altxa Burua eta EAEko 20.000 familia biltzen ditu, ikasgeletan telefono adimentsuek sortzen dituzten arazoen aurrean konponbideak bilatzeko asmoarekin.
Taldearen izenean, bi ama, lanbidez bata pediatra eta bestea hezitzailea, eta Ordiziako institutuko zuzendaria Gasteizko Parlamentuko Hezkuntza batzordean izan ziren. Horrekin batera, azken hilabeteotan sinadurak jaso dituzte, Lakuako Gobernuari eskolak telefono mugikorrik gabeko esparru izenda ditzan eskaera egiteko.
IKASTETXEEN ESKU
Azaldu zutenez, ez dago gai honi buruzko legerik eta, ondorioz, ikastetxeek dute erabakimena. Nabarmendu zutenez, mugikorren debekua legez ezarri den tokietan onurak izan dira. Erabili gabe ere, mugikorra geletan izatea arretaren kalterako da.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
