LAB: «Lakua sukaldeetako eta garbiketako langileen aurka ari da»
LABek sukaldeetako eta garbiketako langileak «gutxiestea» leporatu dio Lakuako Hezkuntza Sailari, ez baitute kolektiboaren lan hitzarmena errespetatu. Izan ere, akordioak zehazten du deialdia urtean behin egin behar duela sailak, baina 2021etik ez dute langile finkoen lekualdatze-lehiaketarik deitu. Hori dela eta, elkarretaratzea egin zuten atzo Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean.
Sindikatuak salatu zuenez, «hutsik dauden lanpostuetara mugitzeko eskubidea ukatu» zaie langileei «beste behin ere», eta salbuespeneko kontsolidazio prozesua bukatu baino lehen hutsik dauden lanpostu guztien eskaintzaren deialdia egiteko eskatu zuen berriz.
«Berriro ere, sukalde eta garbiketako kolektiboa gutxiesten duen Hezkuntza Sailaren aurrean gaude, kolektibo guztietan egin baita lekualdatzea kontsolidazio prozesua amaitu aurretik», salatu zuten atzoko mobilizazioan.
«Sukaldari eta garbitzaileen kontsolidazio prozesua motelago doa, lan hitzarmenaren negoziazioaren inguruan ez dute inongo berririk, oraindik ez da neurririk hartu 60 urte baino gehiago duten langileen jardunaren inguruan», gaineratu zuen LABek.
Halaber, sektore hauetako langileen lan baldintzak hobetzeko mobilizatzen jarraitzeko asmoa agertu zuen sindikatu abertzaleak.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
