Enbaxadore
Idatzizko prentsan kultur-kazetari lan egin nuen urteetan behin baino gehiagotan entzun nion Bernardo Atxagari esaten Euskal Herritik kanpo geure hizkuntza eta kulturaren enbaxadore aritzea egokitzen zaigula maiz. Nongoa zaren galdetu eta modu jakin batean erantzunez gero (ez espainiarra, ezta frantsesa, euskal herritarra baizik), edo norberak hitz egiten dituen hizkuntzen harira euskara aipatuz gero, galdera-zaparrada bati aurre egin beharko dio batek, edozein arlotan aditu bat bailitzan. Gatazka politikoa bizi-bizi zegoenean bereziki biolentoak izaten ziren hartu-eman horiek, azalpenak ematen hasi eta euskal nortasunaren existentzia bera defendatzen amaitu behar izaten zuelako batek. «Ez gaituzue ezabatuko» esan zuen, ozen esan ere, Susan Abulhawa idazle eta aktibista palestinarrak Oxford Union eztabaida elkarte ezagunean aurreko astean emandako hitzaldian. Elkarteak “Batzar honek Israel genozidioa egiten ari den apartheid estatu bat dela uste du” mozioa eztabaidatu eta haren gainean bozkatu behar zuen, eta Abulhawari palestinarren aldeko testigantza ematea egokitu zitzaion. Azalpenak ematen hasi eta palestinarren existitzeko eskubidea defendatzen amaitu zuen idazleak, 1948tik ohiko bihurtu den dinamika. Mozioak aurrera egin zuen 278 aldeko boto eta 59 kontrako botorekin.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria
En el corredor de la vergüenza
