Txikonek Annapurna utzi du larrialdiko ebakuntza bat egiteko
Peritonitisak jota, Alex Txikonek Annapurnako kanpamentu nagusitik jaitsi behar izan du larrialdiko ebakuntza bat egiteko Katmandun. Ondo dago.

Alex Txikoni ebakuntza egin diote Katmandun peritonitis batengatik. Alpinista bizkaitarra Annapurnako gailurrera (8.091 metro) iritsi nahian ari zen negu honetan, eta kanpamendu nagusitik atera behar izan dute larrialdiko ebakuntza bat egiteko. Beren komunikazio-taldetik adierazi dutenez, «dena ondo atera da».
Txikon mendiaren kanpamentu nagusian zegoen, aklimatazioan hainbat aste pilatu ondoren. Igoera prestatzen ari zenean, ondoezik sentitzen hasi zen. Denbora tarte batez pentsatu eta gero, igoera bertan behera uztea eta helikopteroz jaistea erabaki zuen, kalte larriagoak saihesteko.
Atzera egitearen erabakiak Manel de la Mattaren historia tragikoa errepikatzea eragotzi du. Izan ere, De la Matta 2004an hil zen antzeko egoeran, K-2an, muturreko baldintza klimatikoek erreskatea eragotzi zutenean. «Oinazeek goian harrapatzen bazaituzte, ez zara oinez jaisten», esan du.
Sare sozialetatik adierazi duenez, ebakuntza ondo atera da. «Milioika esker jasotako mezu guztiengatik, eskerrik asko bihotzez. Egun zailak izaten ari dira hemen Katmandun. Ondoez handia zirudiena apendizitis larria izan da azkenean, eta ebakuntza egin behar izan didate. Ondo nago, hobetzen ari gara... ahalik eta lasterren sendatzeko esperantzan», azpimarratu du.
Duela egun batzuk, Txikonek elkarrizketa eskaini zion NAIZ Irratiari. «Ez nuke esango mendi hiltzailerik dagoenik, geu gara guztiz itsu mendi barnera sartzen garenak; askotan presioarengatik izan daiteke. Horregatik, guk ez dugu inongo espektatibarik ez presiorik, egunez egunekoa aprobetxatu nahi dugu. Aukera gutxi ditugu, baina aukera horiek ahalik eta gehien aprobetxatuko ditugu», adierazi zuen bizkaitarrak Annapurnak espedizioari buruz.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
