Jorge GIL EUROPA PRESS
BEGIRADA

Dena lotuta eta ongi lotuta mantentzeko ahalegina

Mendeetan zehar gertatutako gatazka handietan espioitza kasu harrigarriak ezagutu dira. Horiek, ezagunak direnak, historiaren parte dira. Azken urteotan Herrialde Katalanetan eta Madrilen ezagutzera emandako polizia-infiltrazio kasuen testuingurua, ordea, ez da potentzien arteko talka bat, bere burua demokratikotzat duen Estatu bat baizik. Infiltrazioen helburuek politikoki garrantzirik gabekoak ematen badute ere, azalpen bakarra dute: etor litezkeen krisi politikoei irtenbide errepresiboa, eta ez demokratikoa, eman nahia.