EAEko ekonomia %2,1 hazi zen iaz, eta 17.000 lanpostu sortu ziren
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordina (BPG) %2,1 hazi zen 2024an aurreko urtearekin alderatuta. Gainera, 17.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren, Eustat estatistika erakundearen datu berrien arabera. Hazkundea aurreikusitakoa baino handiagoa izan da.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak aurreikusitakoa baino hazkunde handiagoa izan zuen iaz, azken prebisioak baino bi hamarren gehiago, hain zuzen ere. Lakuako Gobernuak bere azken aurreikuspenetan kalkulatu zuen Barne Produktu Gordina (BPG) %1,9 haziko zela iaz, laugarren hiruhilekoan %1,8 igo ondoren.
Orain, Eustat estatistika erakundeak egindako aurrerapenaren arabera, BPG %2,1 igo zen 2024an aurreko urtearekin alderatuta, eta enpleguak, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, %1,8ko hazkundea izan zuen, hau da, 17.000 lanpostu baino gehiago sortu ziren.
Eustatek zehaztu duenez, aurrerapena egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informazioaren azterketatik ondorioztatzen da balio erantsia 2023an baino intentsitate txikiagoarekin hazi dela 2024an sektore ekonomiko guztietan, merkataritza, ostalaritza eta garraioaren eta administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuen sektoreetan izan ezik, non hazkundea areagotu egin den.
Bestalde, 2024ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, aurreko hiruhilekoaren aldean BPG %0,4 hazi ostean, 2023ko hiruhileko beraren aldean %1,9 igo da. Enplegua, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, %0,4 hazi da 2024ko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta %1,6ko hazkundea izan du 2023ko hiruhileko beraren aldean.
2024an, aurreko ekitaldian baino portaera hobea izan zuten sektoreak merkataritza, ostalaritza, garraioa, administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak izan ziren.
Eustatek martxoaren 7an argitaratuko ditu 2024ko laugarren hiruhilekoari dagozkion BPGaren eta enpleguaren estimazioak.
Orain arte, Lakuako Gobernuak aurreikusi zuen urteko BPGaren hazkundea zerbitzuen bilakaera onean oinarrituko zela, aurreikusitako %2,3ko hazkundearekin eta eraikuntzan %1,6koarekin. Bestalde, kalkulatzen zuen industriaren balio erantsia askoz gutxiago haziko dela, %0,8 estimazio horien arabera.
2025erako, Imanol Pradalesen Gobernuak BPGren urte arteko hazkunde aurreikuspena %2koa izango da, eta %1,7koa 2026rako.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
