Hizkuntza eskubideak bermatzea eskatu diete erakundeei
Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean, 77 lanpostu bete edo egonkortzearen aurkako epaia salatzeko.
Bizkaiko Aldundiak helegitea aurkezteko erabakia txalotu zuten, eta «euskararen normalizazioan eman beharreko pauso guztiak ematera» adoretu zuten. Horrekin batera, amaitu gabeko hautaketa prozesuak aurrera jarraitu dezala eskatu zuten.
Elkarretaratzean nabarmendu zutenez, botere judizialak «euskararen normalizazioari egiten dion oldarraldi eta jazarpenaren aurrean gaude» eta «herritarrek euskaraz artatuak izateko dituzten eskubideen eta langileok euskaraz lan egiteko dugun eskubidearen aurkako erasoa» da EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren azken sententzia.
«Enplegu publikoa egonkortu nahi duten pertsonen eta enplegu publikoaren hautaketa prozesuen aurkako eraso zuzena da», Kontseiluaren eta sindikatuen ustez. Ohartarazi zuten egoera honek «ziurgabetasun handiagoa» sortzen duela prozesu horietan parte hartzen duten pertsonengan, «egoera ahalik gehiena deuseztatzeko helburu bakarrarekin».

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
