Eskola adinean zeuden 15.000tik gora haur hilda edo desagertuta daude Gazan
Azken hamabost hilabeteetako etengabeko aire erasoen ondorioz, eskola adinean zeuden 15.000 haur baino gehiago hilik edo desagerturik daudela salatu dute Gazako agintariek. Horiez gain, 50.000 ikaslek zauriak pairatu dituzte. Era berean, Israelek hezkuntza arloko 800 langile hil ditu.

Hamabost hilabete hauetako erasoaldi israeldarren ondorioz, eskola adinean dauden 15.000 haur baino gehiago hilda edo desagertuta daude, Gazako Gobernuak atzo eguneratutako datuen arabera. Beste 50.000 ikaslek zauriak pairatu dituzte, horietako batzuk behin baino gehiagotan. Eta hezkuntza arloko 800 langile hil dira.
«Hildako kopurua izugarria da. Ikasleen eta irakasleen genozidio baten aurrean gaude. 30 eskola baino gehiagotan izan dira erasoak, egindako krimenen hedadura islatzen du», salatu zuen Hedabideen bulegoak komunikatu batean.
«Zaurien ondorioz, ikasle askok ezintasun iraunkorrak dituzte; hala nola anputazioak, paralisiak, garuneko lesioak edo zentzumen galera dute», azaldu zuen.
Eskoletan behar bereziak dituzten ikasleen kopurua boskoiztu egin daitekeela ohartarazi zuen Ministerioak.
Goi mailako hezkuntzari dagokionez, 1.200 ikasle baino gehiago eta 150 akademiko eta langile hil ditu Israelgo Armadak.
«Milaka haur egon dira esperientzia traumatikoen eta aurrekaririk gabeko presio psikologikoen eraginpean gerran, eta, ondorioz, horietako askok sintoma psikologikoak eta traumak pairatzen dituzte, eta arreta profesionala behar dute», nabarmendu zuen.
«Israelek ez du haurtzaroaren berezko tolesgabetasuna errespetatu, ezta haurren eskubideak bermatzen dituzten nazioarteko akordioak ere. Eskolak bonbardaketen jomuga izan dira, horietan babestuta egon behar zutenean. Hala esaten ziguten guri ‘pertsona zibilizatuak izateko’ formakuntza ematera hona etorritako nazioarteko aditu eta erakundeek», kritikatu zuen Gazako Hezkuntza Ministerioak.
Erasoaldiak bi kurtso akademikoren etetea eragin du, ikastaroekin jarraitzeko gune segururik ez zegoelako, materialik ez zegoelako, interneten mozketaldiengatik... «Horrek, guztiak hezkuntzari eta formakuntzari dagokionez, ondorio larriak izango digu epe luzera», adierazi zuen.
Hezkuntza azpiegituren %95ek kalteak dituzte. Horietatik %85 zerbitzuz kanpo daude, erabat edo neurri batean hondatuta daudelako.
38.495 UMEZURTZ
Hamabost hilabete baino gehiagoko ofentsiba honek 38.495 adingabe palestinar umezurtz utzi ditu, guraso bat edo bi galduta Israelgo Armadaren erasoetan, Gazako Osasun Ministerioak ezagutzera eman zuenez.
Ministerioak, Gazako ospitaleetara iristen ziren hildakoak zenbatzeaz arduratu denak, Zerrenda osoan 36.569 haurrek gurasoetako bat galdu dutela erregistratu du, eta 1.918k, biak. 47.000 biktimetatik %70 emakumeak eta haurrak izan dira, baina umezurtz geratu diren adingabe gehienek, 32.152k, aita galdu dute, eta 4.417k, ama.
Guztira, 17.800 adingabe baino gehiago hil dituzte Gazako erasoaldian, eta horietatik 800 gutxienez urtebetetik beherakoak ziren. Azkena, 15 urtekoa, Israelgo tropek bere aurka tiro egin zutenean hil zen, Rafah-n, su-etenaren bigarren egunean.
Defentsa Zibileko zerbitzuek gorpuak erreskatatzen jarraitzen dute hondakinen artean, eta hildakoen kopuruak gora egiten du egunero. Atzo 120 gorpu berreskuratu zituzten, eta soldaduek tiroz hildako bi gorpuekin batera (zortzi dira Rafah-n hil dituztenak su-etena aldarrikatu zenetik) Israelek Gazaren kontrako erasoaldian hildako pertsonen zenbakia 47.283ra igo da. Hondakinen artean oraindik 10.000 gorpu baino gehiago daude, berreskuratu gabe.
Los huthíes ven un «honor» volver a la lista de «terroristas» de Trump
Los huthíes de Yemen describieron ayer como «un gran honor» la decisión de la víspera de Donald Trump de volver a incluirles en su lista de «organizaciones terroristas extranjeras» e ironizaron con que «hubiera sido más peligroso y más provocativo ser incluido en su lista de amigos». «Dios no quiera ser amigo de EEUU, el país más criminal del mundo», escribió en X su viceportavoz, Naserladin Amer, antes de añadir que «ser amigo de EEUU significa que te ordeñará como hace con Arabia Saudí», en una crítica a Riad, aliado de Washington y responsable de una ofensiva militar contra los huthíes.
La decisión implica cortarle el flujo de recursos de terceros y acarrea sanciones y prohibiciones de viaje. Amer recordó que «no tienen inversiones, fondos o negocios» ni «viajamos» a EEUU.
En enero de 2021, al término de su primer mandato, Trump designó a Ansar Allah como «terrorista», pero Joe Biden levantó la orden al llegar a la Casa Blanca para que las sanciones no agravaran la grave crisis humanitaria en Yemen. GARA

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
