Lekukotzak (I)
Lehen Mundu Gerra hasi berria dela heldu da Nablusen hazi eta jaiotako eta, garai honetan otomandar inperioko goi eta klase ertaineko hiritarren artean ohikoa denez, Turkian hezitako Midhat Kamal Montpellierrera medikuntza ikastera. Molineu abizeneko antropologo frantziar batek etxean ostatu eman dio, borondate onagatik baino gehiago arabiar gaztea bere ikerketarentzat baliagarria izango zaiolakoan: filologia eta eboluzio teorien arteko loturaz baliatu nahi du musulmana «aurreranzko garapenaren desbideratze» baten adibide gisa aztertzeko. Denbora bat beharko du Kamalek, kultura frantsesaren nondik norakoak ezagutzeko adina, Molineuk berarekiko duen jarrera bitxiaren arrazoia ulertzeko. Parisera joko du orduan ikasketa planak aldatuta eta saihestezina dirudiena (Palestinara itzultzea) zertxobait gehiago atzeratuz. Bueltan aurkituko duen Palestinan aldaketak sumatuko ditu. Otomandar inperioaren kontra altxatutako lurralde arabiarrekin adostutakoari traizio eginez, Frantziak eta Britania Handiak lurralde horiek beraiek beren artean banatu dituzte Sykes-Picot hitzarmenaren bidez. Britaniarren esku geratu da Palestina, Nazioen Ligaren oniritziarekin.
Kamalen ibileren bitartez Palestinaren historian giltzarri den epe bat azaltzen digu Isabella Hammaden “The Parisian” (Paristarra, 2019) nobelak.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
