Yanely Gonzales hil zuen gizona inputaezina dela dio txosten batek
Irailean gizon batek Yanely Gonzales hil zuen Bilboko Santutxu auzoan, eta auzi hau ahozko epaiketarik gabe gera daiteke. Peritu txosten batek dio Gonzales hil zuen pertsona, bere bikotekidea, koadro psikotiko bat pairatzen ari zela eta, beraz, inputaezina dela.

Yanely Gonzales gaztea labankadaz hil zuen gizonezko bikotekideak irailean, Bilboko Santutxu auzoan. Gizonak, baina, «errealitatearekin erabateko kontaktua galdu zuen koadro psikotiko baten» ondorioz, Vocento taldeak aurreratutako peritu txosten baten arabera. Horrenbestez, gizona inputaezina dela ebatzi du dokumentu horrek, eta krimenarengatik ez da epaiketarik izango segur aski.
Krimena gauzatu bezperan gizonak alta hartu zuen Basurtuko Ospitaleko Psikiatriako larrialdietan, gurasoek eta biktimak berak lagunduta joan ostean. «Haluzinazio auditiboak» zituen, bikotekidearen aurkako ahotsak entzuten zituen eta norbait segika zuen pertzepzioa zeukan.
AURREKARIRIK EZ
Gurasoak bikotekidea bizi zen etxetik gertu autoa aparkatzera joan zirenean, Pablo V.C.k (34 urte) Yanely Gonzalezen (31 urte) kontra egin zuen eta, behin eta berriz sastakatuta, hil egin zuen.
Krimenaren egunean bertan, 2024ko irailaren 12an, erakundeek ezagutarazi zuten ez zegoela gizonezko horren aurkako aurrekaririk, ezta genero indarkeriari buruzko erregistrorik ere. Hala eta guztiz, arazo psikiatrikoak zituela jakinarazi zuen Lakuako Segurtasun Sailak.
Yanely Gonzalesek eta Pablo V.C.k, krimenaren egileak, bikote harreman luzea izan zuten, hamabi urtekoa. Gizonak drogen kontsumoak eragindako nahasmendu psikotikoa pairatzen zuen aspalditik, 2010etik.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
