Patxi BELTZAIZ
BEGIRADA

Publizitatea mugatzeko ekimen eredugarria

Ekainean bozkatuko dute aitzineko aldiz, Euskal Hirigune Elkargoan, publizitateari buruzko arau bat, bertako 158 udalerriei eragingo diena. Bultzatzaileek espazio publikoetako publizitate-mota guztiei aplikatuko zaizkien arauak zehaztea nahi dute. Kontsumismoa bultzatzen duen publizitatea mugatu nahi dute, eta mezu sexistak zabaltzen dituena, klima larrialdiarekin bateraezinak diren bizimoduak sustatzen dituena eta euskara kontuan hartzen ez dutenak ere bai. Eztabaida hasia da dagoeneko.