Biarritzeko Herriko Etxeak La Negresse auzoari izena aldatu behar dio
Urtarrilaren 16arekin gauzatu zuen Bordeleko administrazio dei auzitegiak Biarritzeko auzoaren izenaren legezkotasuna erabakitzeko saioa. Txostengile publikoak tokiari La Negresse izena ematea ahalbidetzen duten Herriko Etxearen erabakien indargabetzea eskatu zuen.
Epaileek atzo jakinarazi zuten erabakia. Auzoaren izenari «kutsu arrazista, koloniala eta sexista» egotzi zion elkarteak. Helegitea ontzat emanez, Bordeleko auzitegiak Herriko Etxeari hiru hilabeteko epea eman dio auzoari izena aldatzeko.
Ika-mika luzea eta eztabaida garratzak eragin ditu azken hilabeteetan lehenagotik euskaraz “Harausta” izenez ezagutzen zen auzoari La Negresse izena emateko erabakiak.
IBILBIDE JUDIZIALA AMAITZEAR
2023ko abenduan, lehen helegite bat aztertu ondotik, Paueko administrazio auzitegiak erabaki zuen auzoak bere izena atxiki ahal izanen zuela, Biarritzeko Herriko Etxeak defendaturiko posizioarekin lerratuz.
Paueko epaileen arabera, La Negresse izenak ez zuen «pertsonaren duintasunaren» kontrako erasorik eragiten, elkarteak horrela salatu bazuen ere. Memoires et Partages elkarteak helegitea aurkeztu zuen eta iragan urtarrilaren 16an gaiari heldu zion Bordeleko auzitegiak.
Aipaturiko elkarteak, karriken eta auzoen izendapenen bidez Atlantikoko kostaldeko hiriek izan duten iragan kolonial eta esklabistari buruz kontzientzia pizteko lan egin nahi du. Auzoaren izendapena salatzearekin batera, beste egoera baten berri ere eman zuen.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
