Gizakiak eta mamuak
Enrique Buleoren lehen lana da, eta umore beltzez eta kostunbrismoz betea dago. Bost zatitan banatutako filma da eta herri txiki bateko biztanleen istorioa azaltzen du; gizakiak eta mamuak elkarrekin bizi diren tragikomedia da.
Bizirik daudenek eguneroko zailtasunei aurre egin beharko diete, eta hildakoek, berriz, heriotzaren atsekabeei.
Erritu paranormalak, hildako senideen agerraldiak eta federik gabeko apaizak ikusiko ditugu bertan.
Oso film berezia eta nahiko sailkaezina da. Iragan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean aurkeztu zuten eta zuzendariak honako azalpena eman zuen: «Berezia da onerako eta txarrerako. Alde batetik, oso lan berezia eta originala egin dugula uste dut, baina hain arriskutsua den proiektu baten alde arraun egitea ez da batere erraza izan; toki askotan zalantzan jarri dute filmari babesa eman ala ez. Ikusleria zabal bati eskaintzen ez zaion produktu bat egiten duzunean -egin zuen gogoeta Buleok-, jendea oso kontserbadorea dela ohartu gara. Oraingoz, zorionez, harrera oso ona izaten ari da».

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
