We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
1cfcab60Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:
«Irabazten badugu, ofizialtasunaren gaia muturreraino eramango dugu»
German Mongerekin bat eginda, Ikastolen Elkarteko presidentea izandakoak «Baskeet Gara» plataforma eratu du. Luis Mari Sautuk gidaturiko lau urteetan euskarak eta ofizialtasunaren gaiak atzera egin dutela irizten dio. Ez hori bakarrik, kudeaketan hanka sartzeak agerian geratu direla uste du, hauteskundeak atzerarazi dituen prestutasun falta lekuko.

Duela lau urte ezustean irabazi zuen Luis Maria Sautuk Euskadiko Saskibaloi Federazioko hauteskundeetan. Lau urte hauetan «euskaran eta ofizialtasunaren gaian», besteak beste, atzera egin dela iritzita, Koldo Tellituk eta German Mongek «Baskeet Gara» hautagaitza bateratua aurkeztu dute. «Izaera gogorreko bi pertsona gara. Elkartu aurretik elkarrekin sakon hitz egin genuen, eta hurrengo lau urteei begira egin beharrekoa argitu dugu, hautagaitzarekiko koherenteak izan eta bidean aurrera egiteko», esan du Ikastolen Federazioko presidente ohiak.
Hasteko eta behin, hauteskundeak atzeratzea...
Oraindik data jakinik gabe, gainera. Hau ere presidentziaren utzikeriaren eredua dela uste dugu. Hau da, gure hautagaitzak helegitea aurkeztu zuen Saski Baskonia SAD eta Fundación Baskonia Alavés Fundazioa gauza bera direla iritzita, klub ezberdindu bezala azaltzen diren arren. Guk beharrezko dokumentazioa aurkeztu genuen. Kontrakorik dioen argudiorik badute, dokumentazioa horretarako eskatu zaielako, publiko egin dezatela. Baina denbora pasatzen utzi dute eta orain, epeak errespetatu behar direlarik, gutxienez hilabetez atzeratuko da dena.
Argitu behar da botoa eman dezaketen klubak, Kirolaren Lege berria indarrean jarri ostean, 48 edo 49 direla, eta bozka bakar batek erabaki lezake presidentea bat edo bestea izatea. 300 klubek bozka emateko eskubidea balute, agian ez genukeen helegiterik aurkeztuko. Eta orain, esan bezala, itxaron egin behar.
Zuen balorazioa, bestela ere, ez da ona.
Ikusgarritasuna galdu du. Azken urteetan Lauko Finalak bertan egiteari laga zaio, komunikazio alorra asko jaitsi da eta ikustekoa da euskarak saskibaloi kantxetan beherantz egin duela. Euskal selekzio nagusia erabat desagertu da...
Programarik ez duen hautagaitza bati buruz ari gara, eta kudeaketan hanka sartze nabarmenak egin dituena. Esaterako, 240.000 euroko galera bat izan zen dirulaguntza bat behar bezala ez eskatzeagatik, eta baita Koldo Echevarriaren aurkako epaiketagatik ere. Aseguru medikuarekin gertatu dena ere oso larria da: lesioa izan duten 23 jokalariri ebakuntza egin atarian ezetz esan zaie, aseguru merke bat kontratatzearen erruz.
Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko sutsu diharduzue.
Batetik, euskal selekzio seniorren partidak berreskuratu behar dira. Esaterako, bere garaian Barakaldon Gabonetan egiten zen torneoak indarra zuen, eta orain desagertu egin da. Horrez gain, saskibaloiak dituen lizentzia pila aintzat hartuta, ez genuke azkenak izan nahi ofizialtasuna eskatzen, edo eskatu gabe geratzen diren bakarrak. Dagoeneko 22 federaziok eskatu dute. FIBAren aurrera joan eta ofizialtasuna planteatzeko prest gaude. Hauteskundeak irabazten baditugu, azken muturreraino eramango dugu gaia.
Bestalde, Nafarroarekin eta Iparraldearekin harremanak sendotu behar direla uste dugu, euskara plan bat errotu. Eta, horrez gain, «Galeusca izpiritua» berreskuratu behar dugu.
Emakumeek saskibaloian duten indarraz, esatekorik?
Futbolaren bultzada handia izaten ari da. Guk oraindik futbolak baino 1.500-2.000 lizentzia gehiago ditugu saskibaloian, eta dagoeneko talde bat baino gehiago gurekin kontaktuan jarri da gure asmoen berri jakiteko. Hainbat arlotan lan egin behar da. Hasteko, modu goiztiarrean kirola bertan behera uzten duten emakumeen kopurua murriztu dadin, 15-16 urtera iritsitakoan lagatzen dutenen kopurua ikaragarri handitzen delako. Bestetik, programa zehatzak egin behar dira emakumezko entrenatzaileak eta epaileak ere izan daitezen. Eta ezin dugu ahaztu edonolako jazarpenen kontrako protokoloa ezartzeaz ere. Emakumeen eta saskibaloiaren arteko lotura zeharkakoa da, ez etapa bati bakarrik lotua, eta hori aintzat hartu behar dugu; saskibaloia ez da konpetizio hutsa, kolaboratibotik ere asko dauka, eta hor emakumeen presentzia indartu beharrekoa da.
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
f831169eDetails:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
