GIRALDILLEN TRAZAKO EKINTZA NEW ORLEANSEN
Super Bowl atsedenaldian, boluntario batek koreografia utzi eta bandera bikoitza atera zuen: Palestinakoa eta Sudangoa.

1999ko abuztuaren 20an Munduko Atletismo Txapelketan gertaturikoa gogora ekarri dio hainbati aurtengo Super Bowl neurketako partidaren atsedenaldian jazotakoak: duela 25 urte, Sevillan, euskal presoen eskubideen defentsan giraldillen mezua ikusi zen bezala, atzo goizaldean, New Orleansen, Palestinako eta Sudango herriekiko elkartasun oihuak milioika ikus-entzule batzen dituen ekitaldian tokia egitea lortu zuen. Kendrick Lamar rap kantariaren emankizunaren erdian, boluntarioetako batek koreografia utzi eta bandera bikoitza erakutsi zuen Sudanen eta Gazaren izenekin. Segurtasuneko arduradunek ondo kostata lortu zuten gizonezkoa harrapatzea eta agertokitik eramatea: minutu erdi inguru egin zuen morroiak aurrera eta atzera, korrika, ikurra haizatuz. Horrenbestez, helburua sobera bete zuen. Elkartasun ekintza deigarriaren aurretik eta ondoren, urtean AEBn izaten den kirol ekitaldirik handienetakoa -handiena ez bada- jokatu zen: Philadelphia Eagles-ek balentria lortu zuen Kansas City Chiefs-i irabazita, 40-22, eta bere historiako bigarren Super Bowla erdietsi zuen, lehenengotik zazpi urtera.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
