Minbizia duten umeentzat Arreta Integraleko Espazio berri bat eraikitzen ari da Aspanovas
Ariketa fisikoa, fisioterapia, logopedia, terapia okupazionala, yoga eta nutrizio zerbitzua eskainiko dituzte Aspanovas eraikitzen hasi den zentro berrian, Gurutzetako Ospitaletik gertu.

Aspanovasek, minbizia duten haurren eta nerabeen Bizkaiko gurasoen elkarteak, Arreta Integraleko Espazioa eraikitzeko lanei ekin die, proiektua urteetan landu eta diseinatu ondoren. Horren helburua minbizia duten adingabeen eta horien familien bizi-kalitatea hobetzea da.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen eta elkartearen egungo egoitzatik gertu dago eraikitzen ari diren zentro berria, eta bertan haurren tratamendu onkologikoan laguntza fisikoa, emozionala eta soziala eskaintzeko diseinatuta dago.
Aspanovas prestatzen ari den Arreta Integraleko Espazio berriak adingabe bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu espezializatuak izango ditu; besteak beste, ariketa fisiko onkologikoa, fisioterapia, logopedia, terapia okupazionala, yoga onkologikoa eta nutrizioa.
Gainera, zentroak arreta osoarekin konprometitutako profesional-talde bat izango du, tratamenduan sortzen diren zailtasun fisikoak, sozialak eta emozionalak azkar eta eraginkortasunez prebenitzeko eta tratatzeko. Izan ere, zerbitzu horiek eskaintzeko lanetan aritu da elkartea 1989an sortu zenetik.
FAMILIEI BABESA
«Urte askoren ondoren, funtsezko urrats bat egin dugu hainbeste itxarondako proiektu bat gauzatzeko. Zentro horretan familiak beren ongizatearen alderdi guztietan babestuta eta artatuta sentituko dira», adierazi zuen Maria Jose Martinez Senra Aspanovaseko lehendakariak.
Proiektua aurrera ateratzea posible izan da bazkideen, enpresa laguntzaileen zein elkartasunezko erakundeen lankidetzari esker, eta udazkenerako prest egotea espero dute. Ausartak proiektuaren barruan kokatzen da zentro hau.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
