Harreman toxikoen eta sekretuen zama

Antologia gisa pentsatuta, “The White Lotus”-en denboraldi bakoitzak helmuga ezberdin batera eramango gaitu, betiere White Lotus kateko hotelek eskaintzen duten luxuaren testuinguruan. Lehen denboraldian Hawaiiko hondartzez gozatu genuen, eta bigarrenean, Italiaren eta konkretuki Siziliaren berezko edertasunaren testigu bilakatu eta hainbat gai plazaratu zituzten.
Orain, hirugarren denboraldian, Thailandiako tenplu exotikoetara eramango gaituzte, eta honelako paradisuak dirudunen xelebrekerietarako eta ekintza arbuiagarrientzat agertoki ezin hobeak direla frogatuko dute. Jorratuko diren gai nagusiak: espiritualtasuna, heriotza eta kultura jabetzea.
Hirugarren zati honetan, begirada satirikoa eskainiko zaio heriotzari eta ekialdeko espiritualtasunari, telesailaren ezaugarri den tonu kritiko eta umoretsua alboratu gabe. Hotelaren erakargarritasuna bere ‘‘wellness’’ plana izango da, bakea eta lasaitasuna aurkitzeko testuinguru ezin hobea.
Serie antologiko honen euskarri nagusietako bat pertsonaiak dira zalantza izpirik gabe eta, ohi bezala, “The White Lotus”-ek pertsonaia xelebre eta berdingabeak erakutsiko ditu; sekretuz, konplexuz, ahuleziaz, eldarnioz eta pasioz beteta dauden pertsonak. Oraingoan Jason Isaacs, Parker Posey, Michelle Monaghan edota Walton Goggins aktoreek parte hartuko dute. Badira, ordea, errepikatuko duten bi: Natasha Rothwell, lehen denboraldian ikusi genuen Belinda pertsonaiaren rola jokatzen, eta eta Greg (Jon Gries). Gehienen gatazka nagusia beren alde espiritualarekin konektatuta egongo da. Herrialde desberdinetakoak guztiak, baina ia denek harreman toxikoen eta sekretuen zama eramango dute motxila barruan.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
