Bi urte
Berandu iritsiko da. Autobusaren zain dago, markesinan itsatsitako kolore moreko pegatinari begira. Gustuko du Martxoaren 8ko aztarnek luze iraunen dutela pentsatzea. Garbiketa enpresa baten arropaz jantzitako aurpegi nekatuko emakumeak begirada konplize bat itzuli dio. Biak helduko dira gaur berandu lanera. Billabesetako langileak greban dira. Zorte ona opa die mankomunitatean izan beharreko bileretan.
Lantokira iritsi denerako pankarta berria jarria zuten lankideek. Ezin uler dezake zergatik dabiltzan udaltzainak Udalak berak bat egin duen aldarrikapenaren mezuak ezabatzen. Lanpostuan begi txarrez hartu ez badute ere, eskatu gabeko azalpenak ematen hasi da bere hanketara lotu zaizkion bi mukizuak gainetik ezin kendu.
Ondo oroitzen dituzte familiek azken bi urteotan haur hezitzaileek egindako greba deialdiak; lan baldintzak bezala, txikien garapenerako ezinbesteko zikloaren duintzea eskatzeko egindakoak. Oraingoan hezkuntza komunitate osoa agertu da Iruñerriko bi herritan Gobernuak zabaldu nahi dituen 2 urteko gelen egitasmoaren kontra. Ea lortzen duen aldarrikapen honek beste lan eremuetan izandako borroken oihartzuna, kalitatezko hezkuntza publikoak industriak bezalako garrantzia duelako edozein jendarteren ongizaterako.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
