Plano sekuentziak
Adolescence” telesailaren estreinaldiak plano sekuentzien erabileraren inguruko eztabaida interesgarria piztu du. Baliabide hori ekarpen artistiko esanguratsua izan badaiteke ere, sustapen helburuetarako soilik erabiliz gero, beste gabezia narratibo edo formal batzuk disimulatzeko ere balio dezake, eta hori tranpatia da.
Plano sekuentzia bat egoteak, berez, ez du ikus-entzunezko lan baten kalitatea handitzen; baliabide hori nola integratzen den eta nola laguntzen duen historiaren garapenean, hori da garrantzitsuena. Alde horretatik, kontakizunaren beharren menpe egon behar du, eta ez birtuosismo teknikoaren erakustaldi batera mugatu.
Telesail horren kasuan ez da funsgabea: pertsonaiek inguratzen dituzten tentsioetatik ihes egin ezin duten bezala, ikusleak ez du atsedenik izango eta publikoaren eta ekintzaren arteko hesi ikusezin hori ezabatu egingo da.
Zinemaren historiak adibide bikain ugari ekarri dizkigu, baina badira ordea, errekurtso ikusgarri hori trakeski erabili arren, film edo telesail konkretu bat “saltzeko” argudio gisa erabiltzen dituztenak. ‘‘La casa de papel” telesailaren kasua, esaterako.
Zenbait ataletan plano luzeak erabiltzen dira, baina plano horiek ez dute informazio garrantzitsurik ematen, ez dute murgiltze handiagorik sortzen, eta, beharrizan narratibo bat baino, erakustaldi tekniko bat dirudite.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
