Esfortzu bortitz bat
Euskal Herriko Itzulia hasteko, erlojupeko azkarra: 20 minutuko esfortzu bortitz bat. Niretzat, pertsonalki, ez zen ibilbiderik egokiena, lauegia aukeran, baina esfortzu on bat izan da Itzulia hasteko, eta Indurain Sari Nagusiko sentsazio horiekin eta hankekin gustura nago. Aste polit bat etorriko den sentipena daukat. Gaurtik aurrera guretzat aproposagoak izango diren etapak iritsiko dira. Gaur esprinterrentzat izango den etapa bakarra da. Haizeak, ematen duenez, bakean utziko gaitu eta inolako arriskurik ez dugu edukiko; beraz, dauden esprinter gutxi horiek aukera ondo aprobetxatu nahiko dute. Guk, Paul Miquelen dohain hori jokatuko dugu, baina faborito nagusia agian Caleb Ewan dela esango nuke. Azkenean, INEOSek sailkapen nagusirako ez du gizon indartsurik ekarri, baina bai gizon azkar batzuk Caleb Ewani laguntza handia eman ahal diotenak bukaera horretan. Honenbestez, bera joko nuke gaurko faborito nagusitzat.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria
En el corredor de la vergüenza
