2019an bezala, Eurocup 1 irabazi nahi du Sardinian
Denboraldiko une garrantzitsuenetako batean murgilduko da gaur Bidaideak Bilbao BSR, Eurocup-1 txapelketako Zortziko Finala jokatuko baitu Sassari hirian, Sardinia uhartearen iparraldean.
Taldeka gurpil-aulkian jokatzen den saskibaloiko Europako bigarren txapelketa nagusia da Eurocup-1 delakoa eta gogoan izan behar da poz iturri oparoa izan dela bilbotarrentzat. Hain zuzen, 2019an txapeldun izan ziren eta 2023 eta 2024an, txapeldunorde.
Final Eight delako honetan parte hartzekoak diren zortzi taldeak multzo bitan banatu dituzte. Bidaideak Bilbao BSR B multzoan dago, Galatasaray turkiarrarekin -bilbotarrentzat aski aurkari ezaguna azken urte hauetan-, Briantea Cantu Italia iparraldeko taldearekin eta Handibasket Le-Puy-en-Velay frantsesarekin.
Multzo gogorra da eta teorian Galatasaray taldeak beharko luke gainontzeko guztien gainetik egon. Esan gabe doa, ordea, Bidaideak Bilbao BSR zenbateraino izan den lehiakor Europako txapelketa hauetan eta titulua irabazteko hautagaien artean dago. A taldean etxeko Dinamo Sassari taldeaz gain, Kanaria Handia, Hyeres eta Koln 99ers taldeek jokatuko dute.
Talde bizkaitarrak gaur ekingo dio lanari, 14.15ean, Canturen aurka. Ondoren, 18.45ean, Galatasaray izango du aurkari. Bihar eguerdian, berriz, 11.45ean, Le-Puy-en-Velayren kontra itxiko du multzoen fasea. Multzo bakoitzeko lehenengo biek jokatuko dituzte finalaurrekoak, bihar arratsaldean, eta finala igandean izango da, 12.15ean.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
