«Dance cam» gutxiago
Orain aste batzuk gizonezkoen Athleticeko jokalariak Rayoren aurkako partidan zelaira irten ziren unean ohiko errituala ikusi ahal izan zen: ereserkia bozgorailutik eta zaleak zutik bufanda eskuan taldea animatzen. Bazen, ordea, deigarria eta bitxia zen elementu bat: jokalariek “The Last of Us” esaera zeramaten kamisetan erantsita. Telesail arrakastatsuaren bigarren denboraldia iritsi da eta gizonezkoen Athletic futbol taldea eta Max plataforma akordio batera iritsita, edukia modu honetan promozionatzea erabaki zuten.
Ez da geurean egon den adibide bakarra: 2023an, Anoetan, “Spider-Man” unibertsoko pertsonaia gisa karakterizatutako bi pertsona Realaren zelaira jaitsi ziren, Real Madrilen aurkako partidaren atarikoan. “Spider-Man: Across the Spider-Verse” filma sustatzeko ekintza izan zen.
Agerikoa da ikus-entzunezko edukiak sustatzeko moduek bilakaera izugarria izan dutela azken urteotan eta kirola plaza boteretsua bihurtu dela hauek promozionatzeko, baina guztia gehiegi “amerikartzen” ari diren sentipena daukat, kapitalismo eta globalizazio basatiaren tentakuluak edozein txokotara heltzen ari direla. Atsedenaldietan egoten diren “Kiss cam” eta ergelkeria horiekin, adibidez, nazkatuta nago. “Dance cam” gutxiago eta euskal kulturari lotutako ekintza gehiago, arren; gure nortasuna, izaera, eta kirola bera zapuzten ari dira.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
