Aginagalde Poloniako selekzioan laguntzaile izango da
Julen Aginagalde, Bidasoa Irun taldeko egungo kirol zuzendaria, Poloniako selekzioko hautatzailearen laguntzaile berria izango da aurrerantzean, Irungo klubak eta Poloniako Eskubaloi Federazioak atzo baieztatu zutenez.
Aginagaldek kargu berria eta Bidasoako kirol-zuzendari lanak uztartuko ditu, hala ere. Bidasoa Irunek jakinarazi zuen Aginagaldek klubaren kirol-zuzendari izaten jarraituko duela, «dedikazio eta konpromiso osoz».
Horrez gain, Irungo klubak honako hau gaineratu zuen: «Zorionak Juleni etapa berri honengatik, eta gure babesa adierazten diogu bere funtzioen bateragarritasunari, poloniarra bezalako lehen mailako selekzio baten talde teknikoan parte hartzeak gure klubean egiten duen lana ere aberastuko duela sinetsita gaude eta».
ZABALAREN AGURRA
Horretaz gain, Mikel Zabala jokalariak, azken zazpi denboraldietan lehen taldeko elastikoa defendatu ondoren, denboraldi honen bukaeran jokalari ibilbideari amaiera emango dio, 27 urterekin eskubaloia lagatzea erabaki baitu.
«Taldea lagatzea erabaki dut. Denbora luzez pentsatu ondoren, aspaldian sentitzen dut beste bide bat hartzeko grina, eskubaloitik urrun», adierazi zuen Zabalak agurreko oharrean.
ANNE ERAUSKIN
Bestalde, Super Amara Bera Bera taldeak hegalekoaren kontratua luzatu du eta, hala, 2027ra arte Donostiako taldearen elastikoarekin jarraituko du. Gutxienez bost urte egingo ditu bizkaitarrak talde donostiarrarekin.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
