«Bridgestonen kaleratzeak Bizkaira eta Kantabriara mugatu dira»
Bridgestonek Basauriko lantegian 335 langileri eragingo dien kaleratze kolektiboa abiatu izanak ezinegona eragin du plantillan. Prozedura hasi zenetik, negoziazioetan zenbait mugimendu izan diren arren, langileek ez dute sinesten enpresak atzera egingo duenik.

Bridgestone Basauriko langileak beste hiru greba egun egitera deituak daude: gaur, larunbatean eta datorren astelehenean. Beste hiru lanuzte Bizkaiko lantegitik 335 langile kaleratzea ekarriko lukeen enplegu erregulazio espedientearen (EEE) kontra.
Igor Mena Bridgestoneko CCOO sindikatuko idazkari nagusia NAIZ Irratiarekin elkarrizketan izan zen atzo. Azaldu zuenez, enpresak aurrejubilazio aukerak aztertzeko borondatea erakutsi du. Langileen batez besteko adina 47 urtekoa den lantegi honetan, 55 urtetik gorako langileentzako aurrejubilazio aukera mahai gainean jarri du eta hori «enpresaren negoziazioan jarrera aldaketa bat» dela baloratu zuen.
Negoziazio epea luzatu egin da. Hala ere, Mena kritiko agertu zen enpresaren planteamendu orokorrarekin. Bere esanetan, enplegu erregulazioko espedientearen (EEE) oinarria ez da aldatu: «Enpresak dio sektorea ez dagoela egoera onean eta kaleratzeak beharrezkoak direla». Murrizketak sektorearen egoera ekonomikoan oinarritzen direla argudiatu du zuzendaritzak, baina langileek uste dute bestelako neurri progresiboak posible direla. «Bestela, kaleratzeak bat-batean egiten badira, egoera txarrean geldituko gara», ohartarazi zuen.
EUROPAKO LANTEGIEI SO
Langileen ordezkariek kezka adierazi dute Europako beste lantegiak nola kudeatzen ari diren ikusita. Idazkari nagusiak salatu zuenez, «Poloniako Stargard-eko lantegian ez dago inolako kaleratzerik aurreikusita, produkzio normalarekin jarraituko dute». Horrek susmoa piztu du, eta beldur dira produkzioaren parte bat hara deslokalizatzeko aukera egongo ote den. Izan ere, hango soldatak baxuagoak dira Basaurikoen aldean.
«Murrizketen egoera Bizkaira eta Kantabriara mugatu» dela azpimarratu zuen Bridgestoneko CCOOeko ordezkariak. Bere hitzetan, «mezu bat dago horren atzean». Langileek uste dute Bridgestonek ez duela apustu garbirik egiten Basauriko lantegiaren etorkizunaren alde, baina fabrika honek esperientzia, kalitatea, ekoizpena eta konfiantza eskaintzen ditu, Menak defendatu zuenez.
Aitortu zuen esperantza txiki bat mantentzen dutela negoziazio mahaiaren bidez kaleratze kopurua gutxitzeko. Oraingoz, 335 langile kanporatzeko asmoa dute. Bost txandatan ari dira lanean eta hiru txandatara murriztea da enpresaren asmoa. Hiru txanda horiek, gainera, ez lirateke langilez beteta egongo. Jende asko bidali nahi dute kalera, kasik plantillaren %40.
Esan nahi diete badaudela neurri batzuk kanporatzeen zenbaki hori gutxitzeko eta horrek beste etorkizun bat emango liekeela. Bitartean, ez dute borroka baztertzen. Datorren egunotan negoziazio prozesuak nola garatzen diren funtsezkoa izango da haien etorkizuna zehazteko.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
