Bidasoak benetako aukerak ditu Kopako finalera iristeko

Aurtengo denboraldiko Kopako azken fasea Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da ekainaren 6tik 8ra bitartean, eta atzo egin ziren kanporaketen zozketak. Etxeko taldeak, Bidasoa Irunek alegia, benetako aukerak ditu aurten finalera iristeko. Irabaztea beste kontu bat izango da, Bartzelona ahalguztiduna tartean egonda beti ezinezkotzat hartzen baita garaikurra etxera eramatea.
Nolanahi ere, finalera iristeko aukerak hor daude. Izan ere, bidasotarrek finalean bakarrik izango lukete aurkari talde katalana. Lehenengo aurkaria, berriz, Torrelavega izango da. Eta kontuz! Sekulako denboraldia osatzen ari da talde kantabriarra. Asobal Ligako laugarren sailkatuak dira, Bidasoa Irun baino hiru puntu gutxiagorekin, eta entrenatzaile lanetan Irunen aski ezaguna den Jacobo Cuetara asturiarra ari da.
Ligako lehen itzulian, Bidasoak 30-34 irabazi zuen Kantabrian, eta berdinketa batekin amaitu zen lehia Artalekun (25-25). Gainera, Torrelavega Espainiar Kopako txapeldunorde da, Barçaren aurka 37-34 galduta.
BARÇA, FABORITOA
Beraz, final-laurdenetan bi talde hauek neurtuko dituzte indarrak. Irabaziz gero, bidasotarrek Alcobendas -Ziarrezko Mailako taldea- edo Ademar Leon -momentu honetan Ligako bosgarren sailkatua- izango lukete aurkari.
Koadroaren beste aldean, azken hamaika edizioetako txapeldunak, Bartzelonak, Atletico Valladolid -Ligako zazpigarrena- izango du aurkari. Partida honetako garaileak Logroño La Rioja edo Bada Huescaren aurka jokatu beharko du finalerdietan.
Esan bezala, atzo ordutegiak oraindik zehaztu gabe bazeuden ere, final-laurdenetako lau partidak ekainaren 6an jokatuko dira Artalekun. Finalerdiak, aldiz, hurrengo egunean, ekainaren 7an, jokatuko dira; eta final handia igandean izango da, ekainaren 8an.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
