Euskotren Ligan ondoen sailkaturiko ontziak ordezkatuko du hiria

2025ko Emakumeen Kontxako Banderari begira, Donostiako Udalak prentsaurrekoa eskaini zuen, hiriaren ordezkaritza erabakitzeko irizpideak moldatu dituelako. Hala, 2017tik aurrera egin duenaren arabera, Kaiarriba-Donostiarra trainerua hobetsi ordez, hemendik aurrera Euskotren Ligan ondoen sailkaturiko Donostiako trainerua hobetsiko du hiriaren ordezkari izateko. Ondorioz, sailkapenean atzetik geratzen den traineruak Kontxako sailkapen estropadan hartu beharko du parte estropadan aritzeko.
«Kontxako Banderaren parte hartze oinarriak onartzen direnean (...) irailaren lehen bi igandeetako estropadetan zuzenean parte hartuko du hiriko ordezkari moduan maila goreneko ligan sailkapen onena duen klubak, baldin eta bi traineruek lehiaketa berean parte hartuko balute», zehazten du araudi berriak, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak irizpideak aldatu ostean.
Hala, azken urteetako sailkapenari so eginez gero, Arraun Lagunak izango litzateke Kontxako Banderan Donostiako hiriaren ordezkaria, eta Donostiarrak jokatu beharko luke sailkapen estropada.
Jon Insausti Kultura zinegotziak eta Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak gidatu zuten irizpide aldaketa honi buruzko prentsaurrekoa. Udalaren nahia, mutilen estropadan gertatzen den bezala, Donostiak «traineru bateratua» izatea litzatekeela adierazi zuen Insaustik, baina «une honetan ezinezkoa» delarik, «korapiloa askatzeko irtenbidea eskaini» nahi izan diete.
Oyarbidek Insaustik aurrez esandakoa berretsi zuen eta, bere iritziz, «neurria bidezkoa» da «eztabaidei amaiera ematen dielako. Iraganean izan ditugun arazoen korapiloa desegiten da horrela».

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
