Aurrera egin eta hizkuntza ohiturak aldatzeko akuilua
Garai okerragoak ezagutu dituen arren, ez dira une errazenak euskararentzat. Inoiz ez du hainbeste jendek ezagutu eta ulertu hizkuntza, baina erabilerak ez du behar beste aurrera egiten.
Impasse honek ez du esan nahi mugimendurik ez dagoenik, euskararen aurkariek gogor dihardute-eta euren ekinean. Oldarraldi judizial orokortua, Nafarroako zonifikazioa gainditzeko erresistentziak eta EAEn zein Ipar Euskal Herrian hezkuntzaren alorrean euskarari jartzen zaizkion trabak dira adibide batzuk.
Testuinguru honetan, ulergarria izan daiteke biktimaren papera hartu eta defentsarako posizioa gailentzea. Izan ere, jazarpena salatu behar da eta azken hamarkadetan lortutakoan ezin da atzera pausorik onartu. Baina lortutakoa nahikoa izan ez dela konpartitzen bada, defentsa posizio horretatik irten eta aurrera egiteko borondateari bide eman behar zaio.
Gaur hasi eta hilaren 25era arte, Euskaraldia laugarrenez dator saiakera horretan laguntzera.
Inoiz baino euskaldun gehiago egoteak ez badu Euskal Herri euskaldunago bat egin, bere burua uste baino erdaldunagoa dela uste duen herri batean bizi garelako da, neurri batean. Ezezagunaren aurrean euskaldun askok erdarara jotzen dutelako; ulertu bai baina hitz egiten ez dutenekin, erosotasunaren izenean, gaztelaniara edo frantsesera jotzen dutelako. Ohiturak diren heinean, kostatzen da aldatzea; neurri handi batean ohitura erosoak diren heinean, iraultzea are zailagoa da.
Ohitura horiek ez dira zerutik erori, hizkuntza gutxitu bat izatearen ondorio nabarmena dira, baina beste neurri batzuk ez bezala, hiztunen esku dago hankaz gora jarri, ohitura aldatu eta euskara erdigunera eramatea. Gaur hasi den Euskaraldiak lagundu dezala ahalegin honetan.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
