Ondare politiko eta etikoaren zaintza eta garapena
Niri gustatuko litzaidake jende andana batek nik borrokatu dudan gauzengatik borrokan jarraitzea, baina nik baino eraginkortasun handiagoz egitea. Hori da omenaldi onena». Honela mintzo zen Pepe Mujica, "La Diaria" komunikabide uruguaitarrari 2021ean emandako elkarrizketan.
Eraginkortasunari buruzko erreferentzia ez da kasualitatea. Izan ere, eduki etiko sakona izan arren, bere diskurtsoa eta praktika militantea politikoa baita, beste ezeren gainetik. Bere zentzurik funtsezkoenean, gainera: xedea boterea hartzea da, eraldaketa soziala aurrera eramateko.
Ikuspegi hori konstante bat izan da Mujicaren bizitzaren garai guztietan, hasi uruguaitar abertzaletasunetik eta Fronte Zabalaren buruzagitzaraino, tupamaroen borroka armatua barne. Zuzen jokatzearekin batera, onena eta eraginkorrena egin behar da, pertsonen eta herrien berdintasunean aurrera egiteko. Horretarako, ezin zaie bizkarra eman ez pertsonei, ezta herriei ere.
Mujicak, Lucia Topolanskik eta, oro har, Fronte Zabalak euskal emantzipazioaren aldeko borrokari eta militanteei eman dieten babesa pribilegio hutsa da. Bakoitzaren beharren eta gaitasunen arabera, beti: jazarpen garaietan babesa emanez, bidea okertu denean ideiak elkarbanatuz eta une oro laguntza emanez, betiere errespetu internazionalistatik.
Gogoan hartzekoak dira gizatiarra den guztiarekiko interesa eta Mujicak transmititzen zuen pentsamendu garaikidea ere. Izan ere, Uruguai eta Euskal Herria bezalako nazio txikiek energia eta argitasun guztia behar dute justizia eta askatasuna bezalako asmo mardulak erdiesteko.
Mundu osoko fronte zabalek ondare politiko hori zaindu eta garatu behar dute. Gogoan izan, hori baita omenaldirik onena.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
