67 urte betetzear zen garraiolari bat hil da Irunen, istripu ez traumatiko batean
LAB sindikatuak atzo ezagutarazi zuenez, joan den astelehenean, 06.30ean, Transdipe S.L. enpresako garraiolari bat hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta, zantzu guztien arabera, «heriotza ez traumatiko baten aurrean gaudela» adierazi zuen sindikatuak.
«Garraio sektorearen prekarizazio maila handitzen ari da etengabe. Adibide gogorra da maiatzaren 19ko heriotza, S.S. langileak datorren hilean 67 urte beteko bailituzke. Ez da onargarria adin horrekin lanean jarraitu behar izatea, are gehiago honelako jarduera arriskutsu batean. Administrazioak sektoreko prekarizazio joera bortitzari mugak ipini behar dizkio, erretiro adina jaistetik hasita», ohartarazi zuen LABek, heriotza honen inguruan.
Bestalde, azken aldian LABek azpimarratzen duen bezala, «ez da kasualitatea sektore honetan heriotza ez traumatikoen kopurua altuagoa izatea, atzean estresa, lan karga, erritmoak, eta, finean, bizitza osasuntsua eramateko zailtasunak bezalako kausak baitaude». Alde horretatik, sindikatuak uste du gobernuek dutela prebentzio neurriak hartzeko giltza. Azken honekin, gutxienez 20 langile hil dira urte hasieratik Euskal Herrian, eta bederatzi, garraiolariak.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
