Bilboko kaleetan Athleticen «Unique in the world» leloa erabili zutenekoa

Manchester United eta Tottenhameko zaleek Bilbo hartu zuten.
Manchester United eta Tottenhameko zaleek Bilbo hartu zuten. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Bilbok bi egun geldiezin izan ditu, eta gaurko biharamuna ere ikustekoa izango da. Manchester United eta Tottenhameko 55.000 zale ingelesek, festarako batzuk eta «hooligan» ekintzak egiteko beste batzuk, giroa jarri zuten Europa Leagueko finalaren aurretik, San Mamesen eta ondoren.