Adimen artifizialaren aurkako borroka

Mission: Impossible” frankiziaren zortzigarren filma da, “Dead Reckoning Part One”'-en jarraipena (2023). Ethan Hunt (Tom Cruise) eta bere taldea gizateriaren etorkizuna arriskuan jarriko duen adimen artifizial boteretsu baten aurka borrokatuko dira.
Mehatxu teknologiko horri aurre egiteko, mundu osoko hainbat tokitan barna bidaiatuko dute.
Christopher McQuarriek zuzendutako filmak akzioa, tentsioa eta espioitza giro korapilatsua uztartuko ditu, eta frankiziaren ezaugarri bihurtu den estilo ikusgarria mantendu. Gainerako aktoreen artean Ving Rhames, Simon Pegg, Vanessa Kirby, Mariela Garriga, Henry Czerny, Angela Bassett eta Frederick Schmidt ageri dira;. denek aurreko filmetako rol berberak jokatu dituzte.
Filmaren grabazioa Erresuma Batuan egin zen, Longcross Studios eta Lake District. Maltan, Hegoafrikan eta Norvegian ere hainbat eszena grabatu dira.
ORDEZKORIK EZ
Tom Cruisek (62 urte), muga fisikoak gainditzen jarraitzen duela dirudi, izan ere eszena arriskutsuetarako ez du ordezkorik erabiltzen.
‘‘Empire’’ aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean azaldu du nola bere gorputza muturreraino eraman zuen filmeko urpeko eszena batean. Eszena horretan, urpean dagoen itsaspeko baten hondakinak esploratzen ditu, eta horrek bere gaitasun fisikoen mugara eraman zuen.
Eszenaren grabazioa 8,5 milioi litroko ur depositu erraldoi batean egin zen, plataforma birakari batean muntatua. Cruisek bereziki diseinatutako traje eta maskara erabili zituen eszena horretarako, baina ekipamendu hori gehienez hamar minutuz erabil zezakeen, hipoxia izateko arriskua zegoelako.
Christopher McQuarrie zuzendariak eszena «erronka izugarri» gisa deskribatu izan du, eta Cruiserentzat «zigor fisikoa ikaragarria» izan zela aditzera eman du.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
