Abian da basogintzako lan ezbeharren aurkako plan europarra
Osalan eta Estatu espainoleko Lan Ikuskaritza elkarlanean aritu dira Europako Lan Agintaritzarekin, basogintzan izaten diren laneko ezbeharren aurka «talka plan bat» abian jartzeko.
Lakuak ohar batean azaldu zuenez, plan horren harira, ekainaren 4 eta 5ean Europako Lan Agintaritzaren bisita jaso zuten, frantziar Estatuko, Portugaleko eta Italiako ikuskaritzekin batera; horren helburua basogintzan jarduerak egiten dituzten pertsonen lan baldintzak eta laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko esperientziak partekatzea zen.
ISTRIPUAK GUTXITU, BALDINTZAK HOBETU
«Sektore horretan, Europa osoa dago kezkatuta lan istripuen eragin handiagatik eta horien larritasun bereziagatik», nabarmendu zuen Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak. Legazpiko, Soraluzeko eta Beasaingo baso lantegiak bisitatu zituzten. «Bisita horiei esker, jarduneko langileek bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte baso sektorean ezarritako lan baldintzak eta segurtasun praktikak. Horrela, parte-hartzaile guztiek beren oharrak partekatu, eta hobetu daitezkeen arloak adierazi dituzte», gaineratu zuen. Europako Lan Agintaritzak eta erakunde laguntzaileek sektore horretako lan baldintzak hobetzeko eta ezbehar tasa murrizteko elkarlanean aritzeko konpromisoa berretsi zuten.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
