Bidasoa-Irunek Xavi Tua hegaleko katalana fitxatu du
«Mikel Zabalaren ordezko Xavi Tua aurkeztera gatoz», adierazi zuen Julen Aginagalde Bidasoa-Irungo kirol zuzendariak. Hain zuzen, Eibarko hegalekoaren hutsunea betetzeko urtebeterako kontratua sinatu du 27 urtekoa eta Gavakoa den Xavi Tua ezkerreko hegalekoak.
«Hegalean ondo defendatzen du. Oso trebea eta eraginkorra da jaurtiketan eta kontraerasora igotzen ere azkarra da. Alde horretatik, taldeari asko eman diezaiokeela uste dut, eta ongietorria ematen diogu», esan zuen Aginagaldek, Bidasoak berak egindako aurkezpen bideo laburrean.
27 urte eta 1,84 metroko ezkerreko hegalekoa ez da Asobal Ligara iritsi berria. Azken bi denboraldietan Logroño La Rioja taldean aritu da, baina dagoeneko hamarkada osoa bete du eskubaloiko elitean, 2014/15 denboraldian Puente Genilekin debuta egin baitzuen Asobalen. 200 partidatik gora eta 400 gol baino gehiago pilatu ditu Tuak.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
