Hiru gune, kalejira eta jarduera ezberdinen bidez elkarri lotuta
Araba Euskaraz hiru gune nagusitan banatuko da aurten. Gune bakoitzak bere ekintza propioak izango ditu eta haien arteko lotura kalejira eta jarduera ezberdinen bidez egingo da.
Goizeko hamarretan abiatuko da Araba Euskaraz jaia, Armentia Ikastolan. Hortik aurrera euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko hamaika aukera izango ditu Araba Euskarazera etortzen denak.
LAUTADA GUNEA, ARMENTIA IKASTOLA
Gune hau festaren abiapuntua eta familientzako gune nagusia izango da. Haur eta gaztetxoentzako tailer, jolas eta ikuskizun ugari antolatuko dituzte bertan, gure hizkuntza eta gure kultura modu dinamiko eta parte-hartzailean bizitzeko. Familiek eta haurrek giro lasai eta seguruan euskaraz egiteko eta jaiaz disfrutatzeko parada izango dute. Goizeko 10.00etan inaugurazio ekitaldia izango da, eta kalejirak berehala hasiko dira.
MENDIA GUNEA, MENDIZORROTZA PARKEA
Gune honetan jokoak, lehiaketak eta kirol ekintzak izango dira jaun eta jabe. Lehen Hezkuntzako ikasleek erronka eta proba desberdinak egingo dituzte. Giro lasaia izango da, baina parte-hartzea, lehia eta dibertsioa ez dira inola ere faltako. DBHko ikasleek jarduera ezberdinak burutuko dituzte, hiru guneetan, euskararen erabilera sustatzeko. Helburua gure hizkuntza kirolaren eta jolasaren bidez hauspotzea da, eta parte-hartzaileek euskaraz modu naturalean jarduteko aukera bikaina izango dute.
ERREKA GUNEA, PRADO PARKEA
Jolasak eta jarduera ludikoak izango dira nagusi inguru honetan. Tailerrak eta bestelako proposamenak ere egongo dira. Gune hau publiko zabalarentzat prestatua dago eta familiek eta lagun taldeek euren beharrak asetzeko parada izango dute. Eguna familia-giroan pasatu nahi dutenentzat diseinatua dago egitaraua, eta jarduerak izango dira haur, nerabe, gazte zein helduentzat.
Azkenik, antolatzaileek hainbat gomendio eta informazio erabilgarri zabaldu dituzte igande honetako jaia ahalik eta erosoena eta jasangarriena izan dadin.
Horrela, Araba Euskaraz benetako festa jasangarria izan dadin, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa zabaldu dute antolatzaileek. Gasteizko autobus geltokia Lasarteko Portalea kalean egongo da eta kanpotik datozen autobusentzat, berriz, aparkaleku handia prestatu dute Maite Zuñiga kalean. Autoz datozenek Erromesen Ibilbidean aparkatu ahal izango dute.
Gasteiztik bertatik datozenei, oinez edo bizikletaz etortzeko aholkua egin diete eta aparkalekuak izango dituzte Mendizorrotzan. Parte-hartzaileei edalontzi berrerabilgarriak etxetik ekartzea edo txosnetan eskuratzea eskatzen zaie, ingurumenean eragindako kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
