«Camino a Bilbao» kartela irabazle
Mario Larrinaga artista bilbotarrak irabazi du hirugarren aldiz Aste Nagusiko kartel lehiaketa, botoen %43,77 eskuratuta.

Bilboko Aste Nagusirako bi hilabete eskas geratzen direnean, jaiek badute aurtengo ediziorako kartela. Mario Larrinaga Mochales (Bilbo, 1999) garaile atera zen atzo kartel lehiaketan, “Camino a Bilbao” (“Bilborako bidean”) obrarekin. Artista bilbotarrak sortutako kartelak hiriko kaleak hartuko ditu abuztuaren 16tik 24ra. Kartel irabazlea atzo goizean aurkeztu zuten Bilboko udaletxean egindako prentsaurrekoan. Guztira, 222 proposamen aurkeztu zituzten: 72 Bilbokoak, 72 Euskal Herriko beste udalerrietakoak, 59 espainiar Estatukoak eta 19 beste herrialde batzuetakoak. Ehunka proposamenetatik epaimahaiak sei finalista aukeratu zituen eta Mario Larrinagaren kartela gailendu zen, botoen %43,77 eskuratuz. «Gure Aste Nagusiaren espirituarekin bat dator kartela: inklusiboa, askotarikoa eta munduari irekia», nabarmendu zuen Itziar Urtasun Jai Batzorde Mistoko presidente eta Berdintasun eta Jaietako zinegotziak. Nolanahi ere, kartelean «akats larri» bat dagoela aitortu zuen artistak barre artean: «Ikurrinaren koloreekin erratu naiz. Aitortzen dut bizitza osoan egin dudan akatsa dela, baina zuzentzeko aukera dago».

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
