78ko sanferminetako gertakariak argitzeko egitasmoa onartu dute Kongresuan
German Rodriguez biktima gisa aitortzeko eta 1978ko sanferminetako gertakariak argitzeko EH Bilduk aurkeztutako proposamena onartu zuen atzo espainiar Kongresuak, oraingo inbestidura ahalbidetu zuten alderdien botoekin. Memoria Demokratikoaren Legea betez egingo diote Rodriguezi aitorpen instituzionala.

German Rodriguez biktima gisa aitortzeko eta 78ko sanferminetako gertakariak argitzeko egitasmoa onartu zuen atzo espainiar Kongresuak. EH Bilduk espainiar Gobernua osatzen duten alderdiekin adostutako erdibideko zuzenketa bati esker, Kongresuak konpromisoa adierazi zuen egia ezagutarazten «laguntzeko» eta Nafarroako Gobernuarekin eta Parlamentuarekin batera lan egiteko, 78ko sanferminei buruzko dokumentu, informazio eta datu guztiak haien eskura jarrita.
Memoria Demokratikoaren Legea betez egingo diote German Rodriguezi aitorpen instituzionala.
Kongresuko gehiengo parlamentarioak onartutako egitasmoak «78ko sanferminetako biktimak oroitzeko eta aitortzeko ekitaldi ofizial bat» bultzatzeko beharra jasotzen du, biktimen, Sanferminak 78: Gogoan! bezalako elkarte memorialisten eta Nafarroako erakundeen parte hartzea bermatuz.
Elkarte horiek hainbeste urtetan, oztopoak oztopo, egindako lan nekaezina eta inplikazio berezia nabarmendu zituen EH Bilduk ohar batean, «bai memoria bizirik mantentzeko, baita ahanzturari aurre egiteko ere». Era berean, EH Bilduk PSOE eta Sumarrekin hitzartu du «Justiziari laguntzeko prest agertuko direla» German Rodriguezen heriotzagatik ireki daitezkeen balizko prozedura judizialetan.
DOKUMENTUEN DESKLASIFIKAZIOA
Ildo horretan, EH Bilduk Gobernua osatzen duten indar politikoen konpromisoa erdietsi du 1968ko Sekretu Ofizialen Legearen moldaketa bultzatzeko, gardentasunean oinarritutako marko juridiko berri batean aurrera egiteko eta dokumentuak desklasifikatzeko, 78ko sanferminetako gertakarien gisako egoeren egia ezagutzeko eta argitzeko.
Horrez gain, 78ko sanferminetako eta 1976ko martxoaren 3ko biktima elkarteen parte hartzea sustatuko dute giza eskubideen aurkako urraketak argitzeko batzordean, EH Bilduk adostutakoa martxan jarriz. Biktimen elkarteen testigantza, lekukotasun, informazio eta dokumentuekin gauzatuko da parte hartzea.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
