«Santa Ana» ontziaren gila izan litekeena aurkitu dute Pasaian
Pasaiako badiako uretan aurkitu berri duten gila bat «Santa Ana» itsasontziarena izan liteke, alegia, 1586an Gipuzkoako herrian eraikitako ontziarena. 1588. urtean istripu bat izan zuen eta lehertu egin zen, bertatik bolbora deskargatzen ari zirenean.

Urpeko arkeologiako aurkikuntza aparta egin dute Pasaiako badian: 1588an herri honetan eraikitako “Santa Ana” ontziaren gila izan litekeena. Felipe II.ak Armada Handia Ingalaterra konkistatzeko eta bertan katolizismoa ezartzeko asmoz bidali zuenean, ontzi hori han izan zen paper garrantzitsua betez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak atzo aurkeztu zituen Pasaiako badian 2021etik hona egin den urpeko arkeologiari buruzko azterlanaren emaitzak. Ikerketa-lan sistematiko horrek urpeko zenbait aztarna garrantzitsu ekarri ditu; baliteke, izan ere, “Santa Ana” ontzi legendarioaren zati bat identifikatu izana. “Santa Ana” Pasaian eraiki zuten, 1586an.
2021 eta 2022. urteen artean egindako kanpaina arkeologikoetan, XVII. mendeko bi ontzi-hondakin aurkitu ziren, eta, duela gutxi, maiatzean egindako azken kanpainan, ontzi-hondakin baten egituraren zati bat. Hor gila bat nabarmendu behar da, lau metroko luzerakoa. Eraikuntzaren bi haritz-pieza datatu ahal izan dira karbono-14aren bidez eta metodo horrekin XVI. mendearen bigarren erdian kokatu dute itsasontzia.
Aldi berean, artilleriako harrizko zazpi bolaino berreskuratu dira, 20 zentimetro inguruko kalibrekoak. Hori guztia Pasaiako kanal nagusiaren eremuan aurkitu da, 12 metroko sakoneran. «Pasaiako badia benetako urpeko aztarnategi arkeologikoa da. Orain arte aurkitu dugunak -eta hastapenetan baino ez gaude- ondare-potentzial izugarri bat berresten du», esan zuen Telleriak.
Berreskuratutako pieza garrantzitsuena -lohian murgildutako gila-oinarriaren egitura bat- “Santa Ana” ontziarena izan liteke, zeina Miguel Okendo kapitain nagusiaren jabetzakoa baitzen. Ontzia Pasaian eraiki zuten, eta 1588ko Felipe II.ak Ingalaterra konkistatzera bidali zuen Armada Handiko burua izan zen. Portura itzuli zen, baina istripu bat izan eta lehertu egin zen bolbora deskargatzen ari zela. Dozenaka lagun hil ziren eztandan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
