Sua pizten
Ez dakit ia oharkabean pasatu den, baina nire inguruan ez du harrabots handiegirik atera. Fermin Muguruzaren Donostiako kontzertura suhiltzailez jantzita semea kolatu duen aitak bere postutik dimititu duela. Suhiltzaileen zuzendaria zen, agidanean. Gai honekin lotu gara lagunartean, eta iritziak, noski, denetarikoak. Gizarte fiskalizatzaile, araugile eta zigortzaile batean bizi garela bota dut nik, lupaz begiratzen eta juzgatzen dela bizilagunaren jarrera, askatasunak geroz eta tarte gutiago duela eta norbaiti muturrean jotzen diotenean poztu egiten garela. Nahiko filosofikoa gelditu zait, egia erran. Kolpera izan dut erantzuna, aprobetxatzea, prebarikazioa, eredua, etsenplua… moldezko hitzak. Gau berean sute bat zegoela ez oso urrun eta han bizitza jokatzen zeudela beste suhiltzaile batzuk, eta arduraduna festan; edozer gauza gerta zitekeela kontzertuan, bestalde, eta semeak ez duela halakoei aurre egiteko formakuntzarik. Argudio indartsuak, baina zenbat buru hainbat aburu! Ez ninduten konbentzitu. Beste artista baten kontzertua balitz ez nuke gauza bera erranen igual, baina punttu erromantiko bat ikusten diot kontuari, semeak izango duen damuarekin enpatizatu eta galtzailearen alde jartzeko joera dut bestalde… Gainera, laneko anuntzio taulan anonimoki salatu izana iruditu zait itsusiena. Kontu zaharrak garbitzeko modu bat ikusi dut hor, txibatoaren egiteko moldea, eta txikitatik ez dakit zer, edozer, baina txibatoa ez. Horregatik jakin nahi nuke zuen iritzia, eta batez ere Fermin Muguruzarena.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
