Andoainen, A-15 eta N-I lotzeko proiektuaren aurka errekurtsoa jarri dute
A-15etik N-Iera konexio zuzena egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren LAZO proiektuaren lizitazioaren aurkako errekurtsoa jarri du Errespetatu Andoain plataformak.
Izan ere, ekainaren 17an Foru Aldundiak hartutako erabakiaren bidez, proiektua idaztea adjudikatu zaio Fhecor Ingenieros Consultores SA-k eta Sestra Ingenieria y Arquitectura SL-k osatzen duten ABEEari.
Asteartean plataformak Andoaingo Goikoplazan egindako agerraldian azaldu zuenez, LAZO konexio proiektuak indarrean dagoen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) «oztopatzen» du.
«Ez du ahalbidetzen A-15 eta N-I artean dagoen 3 kilometroko tartea lekuz aldatzea. Tarte honek Gipuzkoako trafikorik handiena jasotzen du (egunean 71.000 ibilgailu), eta kutsadura akustiko zein atmosferiko maila onartezinak sortzen ditu, Andoaingo bizilagunen osasunaren kalterako», diote.
Gainera, Aldundiak jatorrizko 3 kilometroko C-II (Elkarbizitza) proiektua zatikatu eta soilik 700 metroko zatia (Bazkardoko LAZO konexioa) lizitatu duela gogoratu zuen plataformak. «Zatiketa horren ondorioz, ingurumen ebaluazio sinplifikatua aplikatzen zaio eta horrek herritarren alegazioak aurkezteko aukera galarazten du», azaldu du.
Kontratazio araudiaren «urraketa» egon dela uste du. «Sestra Ingenieria y Arquitectura SL-k lizitazioaren zehaztapen teknikoen prestaketan parte hartu zuen, eta berak diseinatu zuen alternatiba».

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
