Kaosetik jaiotako magia

Film interesgarri eta atsegin honek Vera Brandesen istorioa kontatzen du: 70eko hamarkadako Alemaniako musika-eszenan funtsezkoa izan zen, eta Keith Jarretten The Köln Concert posible egin zuen. Gaur egun, emanaldi hura jasotzen duen album bikoitza inoizko jazz-disko salduenetako bat da.
Ido Fluk zuzendariak ikuspegi soil baina argigarria erabili du, eta Jarretten arrakastan Brandesek izan zuen funtsezko papera nabarmendu du.
Istorioa bi zatitan banatutako egitura narratibo baten gainean eraikita dago: alde batetik, Brandesek kontzertua antolatzeko egiten duen ahalegina erakusten da -ondoen funtzionatzen duen zatia-; bestetik, Keith Jarretten neke fisiko eta emozionalean murgiltzen da.
Dualtasun horrek indar handiko uneak sortzen ditu, baina Jarrettengan zentratutako segmentuak lauagoak eta aurreikusgarriagoak dira; istorio hori ahulagoa da.
Mala Emde Vera Brandesen azalean sartu da eta gaztetasunaren, bizitasunaren eta nolabaiteko xalotasunaren arteko nahasketa polita sortu du. Bere lana da, dudarik gabe, filmaren motor emozionala.
Filmaren bigarren motorra girotze-lanean datza. Flukek maitasunez birsortzen du 70eko hamarkadako Alemania, eta muntaketak zein argazkigintzak garai hartako Europako jazz-eszenaren energia harrapatzea lortzen dute, urte haietako zinemari dagokion ehundura berezi baten lurrina arnasten da. Soinu-bandak, jakina, berebiziko eginkizuna betetzen du.
“Köln 75”, funtsean, kaosetik jaiotako sorkuntza artistikoari eskainitako omenaldi bat da: burutugabea den zerbaitek zerbait berezia sor dezakeela adierazten duen ospakizuna. Jarretten erretratua alde batera utzita, benetan distira egiten duena Brandesen irudia da -askotan, zoritxarrez ahaztua-.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
