Loturak
Lehen Mundu Gerra amaituta, Britania Handiarekin borrokaturiko soldadu askok langabezian aurkitu zuten beren burua. Inperioaren barruan gatazkak ez ziren falta, ordea; ordurako kolonizaturiko lurraldeetan tokikoen altxamenduak areagotzen ari baitziren. Hainbatek armadarekin jarraitzea erabaki zuten, beharraren arabera toki batetik bestera ibiliz. Inperioaren izenean, “beste” izendaturiko horiek jazartzea bere gain hartu zuten. 1920ko urtarrilean, Irlanda independentzia lortzeko aurrerapausoak ematen ari zela, Britania Handiak kudeatzen zuen Royal Irish Constabulary (Irlandako Erret Polizia, RIC) indartzeko hamar mila lagun errekrutatu zituzten, Lehen Mundu Gerrako soldaduak gehienak. “Black and Tan” (beltza eta marroi argia) goitizena jarri zieten, beren janzkeragatik. Errekrutatuentzako arropa nahikorik eduki ez, eta soberakinekin osatu zuten beren uniformea: RICek eraman ohi zituzten tunika beltz eta armadako kaki koloreko prakekin. Luze jo gabe beste adiera bat hartu zuen “Black and Tan”-ek; beren ankerkeriagatik egin ziren ezagun soldadu haiek.
Irlandak independentzia irabazi eta gutxira, bineta bat agertu zen egunkarian. “Black and Tan” bat agertzen zen bertan, esku batean pistola eta bestean maleta, Irlanda utzi eta itsasontzi batera igotzeko prest. Maletan ondokoa zegoen idatzita: Palestinara doan bidaiaria.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
