Oskar MATXIN EDESA FOKU
BEGIRADA

Estatu genozida zuritzen dutenak ez dira ongi etorriak

Israel-Premier Tech txirrindulari taldeak Espainiako Vueltan parte hartzea gaitzetsi dute EH Bilduk eta Ahal Duguk. Ez da gutxiagorako: taldearen sortzailea Sylvan Adams da, kanadar-israeldar enpresari aberats bat, kirolaren bidez Israelgo Estatuaren irudi ona ematea helburu duena eta Netanyahurekin proiektu askoren bidez lotura daukana. Gaurko eta biharko etapak Euskal Herrian hasi eta bukatuko dira, eta hainbat deialdi daude palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israel-Premier Tech taldeari kontrakotasuna agertzeko.