Bukatzear dauden eta ikusi gabe utzi ezin diren bost erakusketa
Abel Azcona performerra Montehermosoko Ur Biltegian «bizitzen» geldituko da irailean, bere erakusketari itxiera emateko. Hori izan zitekeen erreportaje honen izenburua. Arte denboraldi honetan inork galdu behar ez lituzkeen bost erakusketen artean Azconarenak berez distiratzen du, baina gehiago daude. Sartu eta ikusi.

Kazetaritzaren ajeak dira: arte erakusketa berri bat irekitzen denean, horren berri ematen saiatzen gara, batzuetan zabalago, beste batzuetan ahal dugun neurrian. Museoen ziklo naturalek bultzatuta, egun zehatz eta eskas batzuetan pilatzen zaizkigu... guri eta artearen zaleei. Eta, gero, denboraren poderioz, ahanzturan erortzeko arriskuan geldi daitezke ahaztezinak izan daitezkeen esperientzia hauek. Gauzak azken egunerako uzten dituzten horietakoak zarete? Udazkeneko erakusketen denboraldia hasi aurretik, galdu behar ez dituzuenen zerrendatxo hau osatu dugu, ikusi behar genituzkeenekin, eta irizpide bakarra erabilita: berebiziko interesa izan dezaketela eta aurki bukatuko direla. Noski, eskaintza zabalagoa da Euskal Herri osoan. Baina hauek galtzen badituzue, agian damutuko zarete.
1. ABEL AZCONAREN ATZERABEGIRAKORIK ZIRRARAGARRIENA
Lehen mailako artista da Abel Azcona (Iruñea, 1988ko apirilaren 1a); izen propioa du performancearen nazioarteko panoraman. Iruindarra, hogei urteko ibilbidearen ostean, munduko arte garaikidean ahots erradikal eta konprometituenetakoa bihurtu da, deserosoena ere bai, barruak mugiarazten baitizkigu bere lanarekin: bere gorputzaren bidez, haurrei emandako tratu txarrak eta abusuak azaleratzen ditu. Bere esperientzia propiotik eta bere biografia latzetik abiatuta, sorkuntza lan erabat politikoak eta iradokitzaileak plazaratzen ditu Azconak.
Are gehiago, inor ez du epel uzten Abel Azconaren performance batek. Irailaren 28ra arte dago zabalik “Monumentu bat familiari” erakusketa, antologikotzat jodaitekeena. Gasteizko Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian dago eta azken urteetan bere ibilbidea markatu duten performance-irudi eta lan esanguratsuenak eta gordinenak biltzen ditu. Ateak itxi aurretik, artistak zenbait proposamen interesgarri garatuko ditu: lehenik, azken bisita bat gidatuko du ostegunean, hilaren 11n, 18.00etan. Doan da eta ez da izena eman behar aurretik. Hori bai, kontuan izan arrakasta handia izaten ari direla bisita gidatuak: abuztuaren 28an, adibidez, arratsaldeko bisita gidatuan ehun bisitari bildu ziren.
Hurrengo ostegunean, irailaren 18an, zuzeneko performanceak egingo ditu. Goizean (10.00etatik 12.00etara), performance erako bisita gidatua; arratsaldean, berriz (17.00etatik 21.00etara), artistak hamabi performance labur egingo ditu; horietako batzuk, berriak. Sarrera librea izango da 230 lagunentzako lekua bete arte. Horrez gain, hilaren 16tik 20ra, biak barne, Azcona Ur Biltegian egongo da erakusketa irekita dagoen ordutegian: bertan lan egingo du, bere libururako testuak idatziko ditu, bideoak eta materialak ikusiko ditu, amaren audioen transkripzio batzuk egingo ditu… Azken batean, erakusketan «biziko» da.
Eta erakusketari bukaera emateko, iraileko azken asteburuan, 26tik 28ra, Azconak performancearen teoriari eta praktikari buruzko 24 orduko tailer trinkoa eskainiko du, “Artea autobiografia gisa” izenburupean. Horixe da, halaber, artistak duela hamabi urte baino gehiagotik eskaintzen eta Marina Abramovic Institutuak babesten duen metodo autobiografikorako aukeratutako izena. Partaideentzat izen-emate eskaera egiteko azken eguna irailaren 14a izango da. Eta talde txiki bat osatuko du Azconak.
2. CHANTAL AKERMAN ZINEMAGILEA, GERTUTIK
Ez gara Gasteiztik aterako, oraingoan ikus-entzunezkoei lotuta eta abangoardiako zinemagintzan eragin handia izan duen emakume baten inguruan eraikitako erakusketa berezia bisitatu beharko genukeelako Artiumen. Urriaren 19an bukatuko da “Irudiari aurre egitea”, Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) zinemagile belgikarraren unibertsoaren inguruan eraikitako proiektua. Oso proposamen berezia da Artiumenekoa, emakume berezi honen tankerakoa. Jatorri poloniarreko familia judu batean jaioa, ama Auschwitzen egon zen, eta bere filmografiak gai zehatz batzuk ditu ardatz: bere biografia propioa, emakumeen bizi baldintzei begirada arretatsua, XX. mendeko traumen memoria pertsonal eta historikoa eta korronte nagusietatik at zinema egiteak dakarren deserrotzea. Bere lanik ezagunena “Jeanne Dielman, 23 Quai de Commerce, 1080 Bruxelles” (1975) da, gaur egun klasikoa dena. “New York Times”-en iritziz, «feminismoaren inguruko zinemaren historiako lehen maisulana» da.
Claire Atherton (San Frantzisko, AEB, 1963) film editoreak hiru hamarkada luzetan lan egin zuen zinemagile belgikarrarekin, Akermanek bere buruaz beste egin zuen arte. Artiumerako prestatu duen instalazioak Arkermanek filmatutako lanetan oinarritutakoak dira. Goitik behera ezagutzen zuen haren lana eta pentsaera, ez maila profesionalean soilik, baita lagun minak zirelako ere.
3. CHIHARU SHIOTAREN HARIAK
“Nire etxea zurea ere bada/My house is your house” izenburua du irailaren 28ra arte Bilboko Alondegian ikusgai dagoen erakusketak. Hau ere, berezia oso: Berlinen bizi den artista japoniar hau munduko arte garaikideko figurarik nabarmenetako bat da eta, artilea material nagusi gisa erabiliz sortzen dituen instalazioengatik da ezaguna. Batzuetan deseroso suerta daitezke -espazio bat odola «daramaten» zain-sarez josi du; ikusgarria nola islatzen duen gaixotasunaren sentsazioa-, beste batzuetan, hunkigarri, artile gorriz «etxea» josten duelako. Memoriarekin jolasean ari da beti egile japoniarra, eta Bilbon ikusgai dagoena benetako murgiltze esperientzia bat da.
4. ISLANDIAKO NATURAN BARNERATZEKO, TABAKALERA
Irailaren 28ra arte dago zabalik Donostiako Tabakaleran Hlynur Palmasonen (Hornafjörður, Islandia, 1984) erakusketa. Zinemagile gisa egin zen ezaguna nazioartean -iaz ere gure Zinemaldian epaile legez egon zen-, baina bere jarduera bere lan plastikoarekin lotzen da... eta bizi den ingurunearekin biak. Tabakaleran ikusgai dagoena Palmasonen bi jardunbide horiek uztartzen dituen lehendabiziko erakusketa da, eta bertan hiru proiektu aurkezten ditu: lehenbizikoak, “Lament for a Horse” izenekoak, zaldi baten deskonposizio prozesua erakusten du, “Godland” bere filmean ere agertu zena. Ikusgarria benetan. Bigarrena, “One Winter”, Palmasonek metalezko xaflak ebakita eta neguko hilabete luzeetan kotoizko oihalen gainean aire zabalean ipinita sortua da. Hirugarrenak, “The Beginning and the End”-ek, gizakiok planeten zikloen menpe gaudela erakusten du.
5. LOREAK ETA JANTZIAK
“Lorategi bat soinean”, Donostiako San Telmo museoan 28ra arte ikus daitekeen erakusketa, jantziak eta historia gustuko dituztenentzat ezin aproposagoa da. Baita edertasuna maite dutenentzat ere. Jantziek edo modak gure egunerokoan zein garrantzi duten ere erakusten digu. Hemen, barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintza arloan sortu ziren lore motiboen bilakaera erakusten da.
mujeres para la nueva temporada y la renovación de los veteranos museos de bellas artes
¿Y qué es lo que viene para la nueva temporada artística? Mucha artista femenina -una tónica que se está manteniendo en los últimos años y que, aún así, no termina de cerrar la grieta histórica producida por el silenciamiento de las mujeres artistas- y el “rejuvenecimiento” de veteranos como los museos de Bellas Artes de Baiona y Bilbo. El primero, con la reapertura del edificio de 1970 en octubre; y el Bonnat-Helleu bayonés, cerrado desde 2011, que volverá a abrir sus puertas a finales de noviembre.
En lo que respecta a las mujeres, a partir del 16 de octubre, el Guggenheim recuperará a María Helena Vieira da Silva (1908-1992) con “Anatomía del espacio”: estructuras laberínticas, mucho color y fragmentación en la paleta de la artista francesa de origen portugés. El 29 de ese mismo mes, la Alhóndiga acogerá la antológica sobre los últimos 25 años de Marisa González (Bilbo, 1943) con dos obras fundamentales en su trayectoria: las fotografías y los vídeos que documentan el desmantelamiento de la central nuclear de Lemoiz y la Panificadora de Bilbo. En Artium, a partir del 7 de noviembre se mostrará la serie “Who is afraid of ideology?” (¿Quién tiene miedo de la ideología?), donde la libanesa Marwa Arsanios explora la lucha feminista y ecologista anticolonial e internacionalista.A.E.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
