Euskal musikaren historian mugarri berria ezarri du ZETAKek San Mames betez
Hiru ordu ingurutan agortu ziren ZETAKek 2026ko ekainaren 20rako San Mamesen iragarritako «Mitoaroa III» ikuskizunerako sarrerak eta bigarren bat izango dela iragarri zuten, egun bat lehenago, ekainaren 19an. Iruñean eta Donostian izandako arrakasta itzelak segida izango du Bilbon.

Sold out hiru ordutan. 2026ko ekainaren 20an San Mames bete, eta horrela euskal musikaren historian mugarri berria ezarriko du Pello Reparaz arbizuarraren ZETAK proiektuak: San Mames bete, futbola alboan utzita, euskal mitologia eta historia ardatz dituen ikuskizunari begira.
Urtarrilean oholtzaratu zuen ‘‘Mitoaroa’’ Iruñeko Navarra Arenan, trilogia bat izango denari hasiera emanez, eta pasa den astean Donostiako Illunbe hiru egunez betetzea lortu zuen. San Mameserako hurrengo urteko ekainaren 20rako sarrerak agortu ostean, bigarren bat ere izango dela iragarri zuten atzo sare sozialen bidez; ekainaren 19an, hain zuzen ere.
Ikuskizunaz ezer gutxi iragarri da momentuz: ‘‘Mitoaroa III: Mariren itzulera’’ goiburupean idatzia izango dela eta Reparazen liburu kutunenetakoa den George Orwellen ‘‘1984’’ liburu distopikoari omen eginez 2084. urteari begira jarriko direla musikari arbizuarra eta bere lantaldea.
Reparazek iragan den astelehenean GARAri eskainitako elkarrizketan azaldu zuenez, «estadiorako saltoa handia izango da, baina guk, bistan denez, gastatzea ere maite dugu. Hortaz, San Mamesen gertatuko dena ez da gutxiago izango».
Eskainiko duen ikuskizunari dagokionez, gogoratu zuen lau-bost liburu irakurri zituela ‘‘Hileta kantu nafarra’’ abestia idazteko, «beraz, ‘‘Mitoaroa III’’ idazteko asko irakurri beharko dut».
«Badut jada egitura bat, zalantzarik gabe, baina, jakina, orain eraiki egin behar da hori guztia. Orduan, bai, irakurketa prozesua izango da ezinbestekoa. Hasi egin behar dut jada», gaineratu zuen.
Elkarrizketa horretan adieraz zuenez, «‘Mitoaroak’ eman dit aukera bat abestien gainetik beste narratiba bat sortzeko. Hain da kontzeptuala, hain da istorio bat apartekoa, non abestiak tresna bilakatu diren ‘Mitoaroa’ istorioa kontatzeko, eta horrek eman abestiei beste bizi bat eman die, beste testuinguru bat. Eta hartu dute bestelako bestelako argi bat, bestelako forma bat».
«Horrek lagundu du nik ‘Mitoaroa I eta II’ errepertorio antzekoarekin egin ahal izatea», esan zuen, eta iragarri zuen «abenduan orain arteko nire bizitzako abestirik garrantzitsuena» aterako dela.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
