Euskal uzta
Gaur iritsiko da zinemetara Sara Fantova bilbotarraren lehen film luzea, eta esan daiteke datozen hilabetetako euskarazko uztari hasiera emango dion pelikula izango dela.
73. Zinemaldian parte hartuko duten Euskal Herriko filmen zerrenda, esaterako, ederra eta nahiko oparoa da. Denera, euskarazko 20 ekoizpen inguru daude egitarauan, baina bereziki estreinaldiak nabarmenduko ditut.
Urrezko Maskorraren lehian Jose Mari Goenagaren eta Aitor Arregiren “Maspalomas” izango da, euskarazko film bakarra. Sail Ofizialean emango dituzte Asier Altunaren “Karmele” eta Koldo Almandozen “Zeru ahoak” telesaila, proiekzio berezi moduan. Zuzendari Berriak sailean, aldiz, Irati Gorostidik “Aro berria” estreinatuko du, bere lehen film luzea. Eta Zabaltegi-Tabakalera sailean ikusiko da lehen aldiz Lur Olaizolaren “Bariazioak” film laburra.
Zinemiran, beste hiru euskal film estreinatuko dituzte: Inge Mendioroz Ibañezen “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako”; Jesus Mari Lazkanoren “Natura Fugit”; eta Mikelatxo Urbiren “Arg(h)itzen: Torturaz argi hitz egiten, tortura argitzen”.
Tartean, aurtengo beste izenburu esanguratsu batzuk, klasikoen zaharberritzea, eta abar.
Aurrerago iritsiko dira beste batzuk; ikasturte berriko euskal fikzioaren ortzi-muga nahiko argitsua izango dela dirudi.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
