Berezia izan nahi duen baina ez den kirol biopic bat

Ben Safdie zinemagilearen “The Smashing Machine” lanak erakusten du bere zigilu bisual bereizgarriari eusten diola, baina narrazio mailan eremu seguruegian mugitzen da, generoan ehunka aldiz ikusitakoa erakutsiz. Deigarria da, zinemagile hain berezia izanik, pelikula hain klasikoa eta oinarrizkoa egitea.
Veneziako zinema jaialdian Zuzendari Onenaren saria irabazi duen ‘‘The Smashing Machine’’ filmak Mark Kerr (Dwayne Johnson) borrokalariaren benetako istorioa kontatzen du, UFCren (Ultimate Fighting Championship) sorreran funtsezko figura izan zena. Lanak borroka arte mistoen mundu basatian Kerrek bizi izan zuen igoera eta erorketa meteorikoa erretratatzen ditu.
Istorioak boxeoko edo, oro har, kiroletako film askoren eskema klasikoari jarraitzen dio: mito baten igoera, haren erorketa saihetsezina eta, azkenik, berrerospena. Ez dago ikuslea harrituko duen ustekabeko baliabiderik, ezta arrisku narratiborik ere; bilgarri erakargarri eta modernoago batean aurkeztuta egon arren, zinema independentearen kutsua duena, “betiko istorioa” ikusten ari garen sentipena etengabea da.
Hala ere, filmak baditu indarguneak. Pertsonaiak ondo eraikita daude hasieratik: oso ondo lantzen da haienganako sentitzen dugun enpatia, eta hurbil sentitzen ditugu.
UFC kirola basatia da, eta filmak ez dio gordintasun horri uko egiten; nahiko esplizitua eta odoltsua da, baina erakusten duen indarkeria hori ez da funsgabea: tonua eta atmosfera aberasten laguntzen du, kontakizunaren intentsitatea indartuz, bereziki azken txanpara hurbildu ahala.
Bisualki interesgarria eta emozionalki hurbila da filma, batez ere pertsonaiengatik, baina narratibari dagokionean, kirol generoko klixe guztiak erabiltzen ditu, dagoeneko gehiegitan ikusi dugun istorioa azaltzeko.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
