Anbiguotasun moralaren erretratua

Canneseko Zinemaldian Urrezko Film Onenaren Palmorria irabazi eta Donostia Zinemaldiko Perlak sailean aurkeztu ostean, Jafar Panahi zinegile irandarrak bere film berria aurkeztuko du zinemetan: “Un simple accident”, Iranen bertan modu klandestinoan filmatua. Filmatzeko keinua bera erresistentzia-ekintza gisa uler daitekeen arren, harrigarriena da Panahik nola lortzen duen baldintza zail horiek gainditzea eta horietatik indar estetiko eta etiko handiko obra sortzea. Ikuslea anbiguotasun moraleko eremu batera eramango du, deserosoa bezain liluragarria.
Istripu txiki baten ondorioz, Irango familia batek autoa tailer batera eraman beharko du. Han, mekanikariak gidaria iraganeko figura ilun eta mingarri batekin lotzen du, tortura eta espetxealdiaren oroitzapenekin. Premisa xume horretatik abiatuta, Panahik Irango erregimenaren aurkako salaketa argi eta sendoa aurkezteko du.
JAFAR PANAHI
Irango zinemaren olatu berriaren parte da, eta korronte horretan eragin handia izan du. Bere lanek laudorio ugari jaso dituzte zinema kritikari eta teorikoen artean, eta film askok sari garrantzitsuak irabazi dituzte, hala nola Urrezko Leoia Veneziako Zinemaldian eta Urrezko Artza Berlinen. 2010ean kartzelaratu zuten Irango erregimenaren kontrako jarrera publikoa agertu ondoren. Bere zigorraren aurrean, nazioarteko kanpaina sendoa abiatu zen haren askatasuna eskatzeko.
Sarritan “klandestinoki” grabatzen ditu bere filmak, Irango agintarien debeku eta kontrol zorrotzak direla eta. Hori bere estiloaren ezaugarri nagusietako bat bihurtu da: ekipamendu txikia, lekualdatze diskretuak, pertsonaia eta egoera errealetan oinarritzea, gidoi malgua eta inprobisatua, eta abar.
Horri lotuta badago bitxikeria bat: “This Is Not a Film” filma pendrive batean eta tarta batean ezkutatuta atera omen zuen Irandik.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
