Asironek Insaustiri emandako erantzuna: «Katebegi ahulenen kontra jotzea ez da irtenbidea»

Joan den astean hartu zuen Donostiako Udaleko aginte makila Jon Insaustik eta asteburuan argi utzi zuen segurtasuna izango dela bere gobernuaren lehentasuna. Horren harira, «gaizkileak» espetxeratu edo kaleratu beharra dagoela nabarmendu zuen.
Horri buruz galdetu zioten atzo Joseba Asiron Iruñeko alkateari Euskadi Irratian izandako elkarrizketan. Insaustiren proposamenaren aurka agertu zen eta argi utzi zuen «hori ez dela irtenbidea».
Bere hitzetan, gizarteak «kate luze eta korapilatsua» osatzen du eta «katebegi ahulenen kontra gogor jotzea ez zait iruditzen irtenbidea denik». Esan zuenez, segurtasuna landu behar da, eta hezkuntza ezinbestekoa da «estrukturalak diren desberdintasunei» aurre egin ahal izateko.
IRUÑEA, «SEGURUA»
Iruñeari dagokionez, «hiri segurua» dela azpimarratu zuen, «baina ez zaigu eskapatzen orain badaudela pertsona asko egoera kaskarrean». «Gure gizarteko ahulenak dira eta horretan borrokatu behar dugu», zehaztu zuen Jaso ikastolaren eraikin zaharrari buruz mintzatu aurretik.
«Behin baino gehiagotan esan dugu irtenbide bat eman behar zaiola, baina auzia epaileen eskuetan dago eta epaileen agindua jaso arte ezin dugu interbenitu», adierazi zuen, Udaleko teknikariek bertan bizi diren lagunei «integratu ahal izateko» ibilbide pertsonalizatuak eskaini dizkietela azpimarratuz.
Eskuin muturrak segurtasuna botoak eskuratzeko erabiltzearen aurrean eta «faxismoaren gorakadaren aurrean gizarteak zerbait egin behar du», gaineratu zuen Asironek.
Vito Quilesen inguruan gertatutakoaz ere jardun zen. «Benetako bortizkeria eta probokazioa ez zen hasi Iturrama auzoan, baizik eta Iruñera etorriko zirela esan zutenean, eta horren aurrean gizarte demokratikoak erreakzionatu egin behar du eta politika eraginkorrak bultzatu. Bestela eszena okerragoak ikusiko ditugu».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
